GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-27
Mahaia osatzeko Ibarretxeren saioa ez dela presazkoa izan esan du Azkaratek
Ibarretxeren hitzek sorturiko ika-mika baretzen saiatu zen atzo Miren Azkarate, Lakuako Gobernuak ez duela inoren protagonismoa, «ez Zapateroren lidergoa, ez alderdi sozialistarena» ukatu nahi esanez. «Guztiok gara beharrezkoak, instituzioak barne», adierazi zuen. Testuinguru horretan, alderdien mahaiaren osaketaren inguruan lehendakariak asteazkenean bertan esandakoa ez zela «presazkoa» izan eta eragindako ika-mika ez duela ulertzen gaineratu zuen.

DONIBANE LOHIZUNE

ETAk ekintza-armatuen etenaldi iraunkorra egitea erabaki zuela euskal gizarteari adierazi bezain laster, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak esan zuen alderdi politikoekin segituan harremanetan hasiko zela. Gainera, egun gutxiren buruan,alderdien mahaia udara ostean abiatuko zela azaldu zuen. Polemika sortu zuten azkar batean Ibarretxeren hitzek, eta atzo, Lakuako bozeramaile Miren Azkaratek garrantzia kendu nahi izan zion lehendakariak adierazitakoari, sortutako polemika baretu nahian.

Lehendakariaren hitzekGobernu espainoleko buruaren adierazpenak eragin zituzten tartean, alderdien mahaiaren inguruan. PSEren aburuz, ez duen protagonismoa eskuratu nahi izan du Ibarretxek adierazpen horiekin. Patxi Lopezek azaldu zuen: «Azkarregi joan nahi du Ibarretxek. Alderdien mahaiaz ari gara hitz egiten, ez Gobernuak gidatutako mahaiaz. Alderdiek erabakiko dugu hori guztia. Eta alderdiek erabakiko dugu gure ordezkariak zein izango diren». Rafa Larreina EAko ordezkariak zalantzan jarri zuen Ibarretxeren ekimena, nahiz eta EAko presidente Begoña Erraztik lehendakariak «zilegitasun osoa» duela esan.

Batasunak ere kritikatu ditu Ibarretxeren esanak, hiru herrialdetako ordezkaria soilik delako, eta alderdien artean izan beharreko eztabaidak «publikoki» komunikabideen aurrean egiteagatik.Atzo, berriz, Gasteizko Gobernuko bozeramaile Miren Azkaratek, polemika baretu nahian, alderdien arteko mahaia osatzeko Ibarretxeren ekimena ez zela presazkoa izan adierazi zuen Donibane Lohizunen, Jose Antonio Aguirre lehendakari ohiari eskaini zioten omenaldiaren ostean egindako agerraldian.

«Ez dugu ulertzen zertara datorren orain ‘Gobernua kudeaketara’ ika-mika. Gobernua kudeaketara bai, baina normalizazio eta bake prozesu batean modu garrantzitsuan parte hartzera ere bai», adierazi zuen Azkaratek. Jarraian, Katalunian Estatutaren prozesuarekin gertatutakoarekin konparatu zuen bozeramaileak.

Hedabide espainol batean argitaraturiko elkarrizketa batean, Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente espainolak mahaien metodologia «gaindituta» dagoela eta «dinamika desberdina» izango dela adierazi zuen. Adierazpen horiei erantzunez, «normalizazio politikorako eta bakegintzarako tresnarik egokiena» alderdi politikoek eta instituzioek erabakiko dutela esan zuen Azkaratek.«Ikusi beharko da zein den adostu daitekeen dinamika: mahaia edo tresnarik egokiena».

«Guztiak gara beharrezkoak»

Azkaraten aburuz, «bakea lortzeko ETAk eta Gobernu espainolak asko daukate esateko, nahiz eta besteok ere baditugun gauzak lagundu ahal izateko, eta gero, normalizazio politikoa eta adiskidetzea daude».

«Hiru zutoin horiek proposatu ditu lehendakariak hasiera-hasieratik, eta ikusi beharko da prozesu bakoitzarentzat zer-nolako instrumentuak ahalbidetzen diren», gaineratu zuen. Alderdien mahaiaren gainean ere, mahaia ez bada «tresnarik egokiena» izango delaesan zuen.

«Eusko Jaurlaritzak ez du Zapateroren protagonismoa ukatuko, ez lidergoa, ez alderdi sozialistaren protagonismoa eta beharra», argitu nahi izan zuen Azkaratek Ibarretxeren esanek sorturiko ezinegona bideratu nahian. «Guztiok gara beharrezkoak, instituzioak barne», gaineratu zuen.

«Bakegintza, normalizazio politikoa eta adiskidetzea» dira, Azkarateren esanetan, hiru zutoinak. «Alderdien eta instituzioen arteko harremanetan ikusi beharko da zein den adostu daitekeen dinamika, mahaia edota tresnarik egokiena, eta ikusi beharko da ere prozesu bakoitzerako ahalbidetu beharreko tresnak zein izango diren. Lehendakariak lehen faserako harremanez soilik hitz egin zuen», adierazin amaitu zuen atzoko agerraldia Miren Azkaratek.



Imaz pide «un papel central para el lehendakari y las instituciones vascas»

BILBO

El presidente del EBB, Josu Jon Imaz, afirma, en una entrevista publicada ayer por “Deia”, que «las instituciones vascas y el lehendakari deben tener un papel central en el proceso de normalización política, pero también en el de pacificación».

El líder jeltzale, que analiza la situación política abierta tras el anuncio de alto el fuego permanente de ETA, sostiene que «la paz no es cosa de dos», e insiste en que «las instituciones vascas y el lehendakari van a desarrollar un papel importante», al tiempo que considera que «hay que respetar la voluntad democrática futura de los vascos, pero también la que hemos ejercido hasta el día de hoy».

En su opinión, «por pura higiene democrática, sería bueno separar en el tiempo el proceso de pacificación de lo que son los acuerdos políticos».

A este respecto, sostiene que «conviene que un proceso para alcanzar acuerdos, que después rubrique la sociedad vasca, no pueda ser visualizado como consecuencia del diálogo para el final de la violencia».

Imaz reivindica el papel desempeñado por su partido en los últimos tiempos para llegar a este escenario, y afirma que «hay cosas que contaré dentro de mucho tiempo, cuando pase todo esto, cuando las posiciones ya estén consolidadas y no se trate de colocarse medallas».

Defiende, además, que sea el Departamento de Interior de Lakua el que «verifique» el alto el fuego de ETA, y añade que «si hablamos de la observación del cumplimiento de los derechos humanos, existe un proyecto del lehendakari y de las instituciones vascas en esta materia».

El presidente del PNV afirma que «despachar al lehendakari de un manotazo, como algunos hacen, supone una falta de respeto institucional» que, a su parecer, «el PSE está manifestando en algunas ocasiones». «Si de alguien no se puede prescindir en este proceso es de quien representa a las instituciones vascas», insiste en su respuesta.

«Antes de verano»

En la línea de lo adelantado por José Luis Rodríguez Zapatero, Imaz considera también que «antes del verano se debería activar en el Congreso de los Diputados la resolución aprobada el año pasado», según el cual, «correspondería al presidente del Gobierno español anunciar un diálogo con ETA para alcanzar un final definitivo de la violencia».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Compromisos internacionales
Euskal Herria
Sufrimiento sólo igualado por la dignidad
Mundua
Los sondeos dan a los prorrusos la victoria en Ucrania
Kirolak
Cuantos más cambios, peor juego
Kirolak
Un Alavés especulador saca crédito entre el pánico a perder
Euskal Herria
Zapatero está dispuesto a negociar con ETA tras verificar el alto el fuego
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea