GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-03-27
Binakako txapeldunek garaipen batekin estreinatu dute txapela
·Irujok eta Eulatek larri hartu zituzten mendean Capellan-Chafee-Apeztegia hirukotea

CHAFEE - CAPE - APEZTEGIA 20

MTZ IRUJO - EULATE 22

DONOSTIA

Binakako Txapelketako irabazleek atzo estreinatu zituzten beren txapelakBergarako udal pilotalekuan, eta nola, gainera. Izan ere, Martinez de Irujok eta Eulatek hirukote baten aurka lehiatu behar izan zuten, eta larri izan bazen ere, hogeita bigarrenera iristeko gai izan ziren.

Asperi ondo irten zitzaion atzo egindako esperimentua. Bost protagonistek partida txukuna jokatu zuten, eta Bergarara joandako zaleek norgehiagoka polita ikusteko aukera izan zuten, erritmo bizian jokatutakoa eta oso lehiatua.

Juan Martinez de Irujok eta Pedro Martinez de Eulatek bikote sendoa osatzen dute; hala erakutsi zuten Binakako Txapelketan, eta atzo ere hori bera utzi zuten agerian. Iberoko aurrelaria sasoi bikainean dago, kolpe handiarekin eta gozo handiz. Nafarrak ez zuen Binakakoan kontrariorik izan aurreko koadroetan, eta atzo aurkari baten faltan bi izan zituen.

Hala eta guztiz ere, Irujok erantzun paregabea eman zuen. Neurketari erritmo bizia jarri zion, eta Capellanekin eta Chafeerekin lehia estua izan zuen. Tanto asko lortu zituen, era guztietakoak, eta aurkariak asko behartu zituen.

Eulate ere fin ibili zen atzeko aldean. Atzelari nafarrak lau huts egin zituen, eta pilotakada onak jo zituen. Lizarran sortutako pilotariak hurrengo asteburuan ekingo dio Buruz Burukoari ­Kokaren aurka­, eta memento onean iritsiko dela erakutsi zuen.

Hirukotea, ostera, ondo moldatu zen. Ez da erraza izaten aurreko koadroetan hainbeste pilotarirekin joko ona erakustea, baina Chafeek eta Capellanek gauza politak egin zituzten aurrean, eta atzean Apeztegiak ondo eutsi zuen.

Ismael Chafeek tanto ikusgarriak egin zituen, guztiak airez, eta Capellanek ere lan txukuna egin zuen, erasoan eta defentsan. Hirukotik onena Apeztegia izan zen. Iturengoak pilotakada latzak eraman zituen.



Esain y Peñagarikano, a por el último billete

DONOSTIA

Iñaki Esain y Kepa Peñagarikano buscarán hoy ­el festival empieza a las 16.30­ en el Beotibar de Tolosa el último billete en juego para disputar el Campeonato Manomanista, que arrancará oficialmente el próximo viernes.

El choque se presenta equilibrado. Esain viene de disputar como suplente dos partidos del Parejas, en los que dejó claro que está con muchas ganas de demostrar su calidad. El delantero de Burlata tiene cualidades para finiquitar el tanto, aunque quizás le falte potencia para amoldarse mejor a la modalidad. El año pasado el navarro sucumbió en primera ronda ante Lasa III, precisamente en el mismo escenario de hoy.

Kepa Peñagarikano, por su parte, es una incógnita. El zaguero de Beizama tiene golpe para complicar la vida a cualquiera, pero no atraviesa su mejor momento. Campeón del Manomanista de Segunda categoría hace dos años, Peñagarikano intentará demostrar que tiene un sitio entre los veinte pelotaris que entrarán en la competición más importante del panorame pelotazale. El vencedor se medirá a Galarza V.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Compromisos internacionales
Euskal Herria
Sufrimiento sólo igualado por la dignidad
Mundua
Los sondeos dan a los prorrusos la victoria en Ucrania
Kirolak
Cuantos más cambios, peor juego
Kirolak
Un Alavés especulador saca crédito entre el pánico a perder
Euskal Herria
Zapatero está dispuesto a negociar con ETA tras verificar el alto el fuego
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea