GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-03-27
- Sokatira
Abadiñorentzat izan da azkeneko txapela

DONOSTIA

Abadiñok ez du barkatu, eta beretzat izan dira Euskal Herriko aurtengo txapel guztiak. Atzo 560 kilokoa irabazi zuen, eta aurretik 600, 640 eta 680koak ere lortuta zituen. Garbi utzi du goma gainean Euskal Herriko onena dela.

560ko azkeneko jardunaldian ez zen inongo ezusterik izan, eta azkeneko jardunaldia ere irabazi zuen. Gatika ahalegindu zen, baina azkeneko jardunaldian ere bigarren postuan amaitu zuen, eta lehiaketaren amaieran horixe izan zen bere lekua. Hirugarren Altamirak amaitu zuen, eta horixe izan zen amaieran ere egokitu zitzaion postua.

560ko sailkapen nagusia

Gaztedik, ezustea

Gaztedik ezuste handia eman zuen 480 kiloko Euskal Herriko txapela irabazita; izan ere, faboritoa Badaiotz zen, eta hura mendean hartu zuen. Arabarrak izan dira azken urte hauetan Euskal Herriko onenak, baina aurten txapel batek ihes egin die.

Ligaxka moduan jokatu dute pisu hori, eta azkeneko jardunaldira Gaztedi puntu bateko aldearekin iritsi zen. Horri eusteko gai izan zen, azkeneko saioa ere irabazi baitzuen. Gaztediren eta Badaiotzen arteko dema horretan bizkaitarrak hobeak izan ziren.

 


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Compromisos internacionales
Euskal Herria
Sufrimiento sólo igualado por la dignidad
Mundua
Los sondeos dan a los prorrusos la victoria en Ucrania
Kirolak
Cuantos más cambios, peor juego
Kirolak
Un Alavés especulador saca crédito entre el pánico a perder
Euskal Herria
Zapatero está dispuesto a negociar con ETA tras verificar el alto el fuego
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea