GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-03-29
Igerabideren eta Ruben Ruizen ipuin bana eta Rafael Cruzen abezedarioa

DONOSTIA

Mendi Sorgindua sailean, 6 urtetik gorako haurrentzat, alegia, beste hiru izenburu, zein baino zein bitxiago, kaleratu ditu Aizkorri argitaletxeak, haur eta gazte literaturan lan handia egiten ari den etxeak.

Ruben Ruiz arabarraren “Nora joan da argia?” da bata, Juan Kruz Igerabideren “Pipitakia” bestea, eta, Mozarten jaiotzaren 250 urteurrena ospatzeko, Rafael Cruz-Contariniren “Atik Zra Mozart eta musikaz batera” hirugarrena.

Ruben Ruizek Etxepare saria irabazi zuen bere ipuinarekin. «Maisua naiz. Gelan geundela behin argia joan egin zen eta haurrei galdetu nien nora joan zen argia. Ni neu geratu nintzen galderari erantzun ezinik, eta, etxera bidean kilometro asko samar ditudanez, kotxean galderari erantzuna aurkitzen saiatu nintzen. Ahalegin horren emaitza da ipuina», esan zuen egileak. Jokin Mitxelenak egin ditu ipuineko marrazkiak.

Juan Kruz Igerabidek “pipitakia” igarkizunak deitzeko beste modu bat dela esan zuen. Liburuan igarkizun berriak asmatu ditu. «Liburua jolas baten ondorioa da. Tarteka-marteka eskolaren batera joan izan naizenean gustatzen zait haurrekin igarkizunak eta poemak tartekatzea. Hortik sortua da liburua, eta orain hiruzpalau urte atera nuen ‘Mintzo naiz isilik” haren jarraipena dela esan daiteke, kasu honetan igarkizunak haur txikiagoentzat egokitu baditut ere. Ez dut horregatik eduki poetiko edo metaforikorik urritu, beste aztarna batzuk eskaini ditut, gehienetan, errimaren bidez errazten ditut aztarnak. Eta frogatua dut asmatzen dituztela, helduok baino azkarrago batzuetan», esan zuen, eta adibideak azaldu zituen luzaz.

Mozarti buruzko liburua, azkenik, bertsoz egindako abezedarioa da, letra bakoitzean musikagilearen bizitzaz eta garaiaz xehetasunak ematen dituena.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Auzitegi Nazionala «malgua» izatea espero du Patxi Lopezek
Euskal Herria
Entre los sentimientos y el realismo
Euskal Herria
Ven la sombra del PNV detrás de las dos detenciones
Ekonomia
Unánime grito en Baiona: «Villepin, retira los CPE»
Kultura
«¡Rusia!» ofrece un paseo por ochocientos años de historia
Euskal Herria
Agentes de distinto signo político piden que Otegi no sea encarcelado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea