GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-03-29
Olatz Berrojalbiz Intxaurbe
Euskara eskatzeagatik Ertzaintzak atxilotua

Isilik egon naiz hilabete osoz, gertaerak barneratzeko ahaleginetan, baina badaude irentsi ezin daitezkeen egoerak eta hona natorkizue «botaka publikoa» egitera. Kontua da pasadizoa luzea dela, eta zerrenda zoro bihurtzeko arriskua badut ere, labur kontatu nahi dut, eta artikulu luzeak adituentzako utzi. Izan ere, hau bezain sinplea dena baino ez dut azaldu nahi: Ertzaintzari euskaraz egiteko eskatu niolako atxilotu ninduten...

Otsailaren 18an Bilboko Alde Zaharreko metro geltokiko langilearekin tirabira izan ondoren, hark Ertzaintza deitu zuen. Haiek erdaraz hasi zitzaizkidan, eta nik mesedez euskaraz zuzentzeko esan nien. Orduan hasi zen kalbarioa! Agenteak «Euskaraz dakit baina zurekin ez dut hitz egingo» bota zigun... Kartera erakutsita euskaraz eskatuz gero emango niola errepikatu nion, baina ez zidan ezta begiratu ere egin... Orduan, euskaraz hitz egin nahi zuen norbait bidal zezaten eskatu eta bost bat minutura uniforme beltzez jantzitako lau ertzain agertu ziren (...) eta ea euskara zekiten galdetu nienean inortxok ez zidan erantzun. Ez zetozen, antza, ni laguntzera... Pare bat minutura «¡Detenida!» esan eta konturatu nintzenerako bultzaka eraman ninduten eta euskaraz hitz egitea baino ez nuela nahi oihuka hasi nintzaienean, gorroto biziz, eskuburdinak martxan gindoazela jarri zizkidaten. Hori guztia sei ertzain handiren artean, nik metro eta erdi daukadanean... Gehiago nahasteko, ertzain euskaldunak belarrira «Zu ez zara euskalduna» xuxurlatu zidan, irribarretsu. Gaur egun ere esaldia ulertzen dut, baina zentzua eta asmoa ez...

Bitartean, argazkiak atera zituen lekukoa lurrera bota zuten, argazki kamera (mugikorra) kendu eta nahi zutena ezabatu zioten.

Behin polizia-etxera helduta biluzarazi ninduten, argazkiak egin zizkidaten, hatz markak artxibatu eta ziega batean sartu. Abokatuari deitzeko telefono zenbakia eman nien eta denbora aurrera zihoanez, ate joka zaintzaileari deitu nion. Ea zer gertatzen zen, ea zergatik nengoen han, ea non nengoen, ea abokatua non zegoen... galdetzen ari nintzaiola hark medikua ikusi nahi nuela ulertu zuen. Izan ere, ez zuen euskaraz hitz bakarra ulertzen, bertan egon ziren beste gehienek bezala. Salbuespena fitxa bete zuen sasi-euskalduna eta ziegatik medikuarengana eraman nahi nindutenak izan ziren. Kalkulatzen dut gau hartan 18 bat ertzainekin izan nuela tratu.

Pare bat ordura goiko bulegoetara eraman ninduten, nire gauzak itzuli zizkidaten eta sinatzeko paperak eman. Lehenengo dokumentua nire eskubideena zen. Haiko han! Erdaraz zegoen paper hark Erkidegoko edozein hizkuntza ofizialetan deklara nezakeela esaten zuen... Hara! nire eskubidea nire delitua... Nork ulertu! Hurrengo egunean epaitegira joan behar nuela esan zidaten, eta itzultzailerik beharko nuen galdetu zidatenean ea zein hizkuntzatarako! bota zidan... Adarra jotzeko gogoarekin, zu!

Hurrengo egunean epaitegira etorri ez zirenak ertzainak izan ziren, eta martxoaren 8ra atzeratu zen epaiketa. Han entzundakoak ez ziren makalak izan: euskara pá marear la perdiz erabiltzen nuela eta en mis trece jarraitzen omen nuen gainera (tematia izan ere banaiz)... Batek airean ninderamatela, eta besteak, ordea, lasai asko lagundu nindutela atxiloketan, ez zuten gogoratzen eskuburdinak jarri zizkidaten ala ez... Eskubideak bi hizkuntzatan irakurri omen zizkidaten, ni erdaraz ibili omen nintzen...

Beraz, salatu beharrekoak asko dira, eta Behatokira, Arartekora, Sailburuordetzara eta komunikabi- deetara igorri ditut jada nire kexa-idatziak. Orain arduradun politikoek eta epaileak diotenaren zain nago, ni bainaiz akusatua!

Ertzainek jarrera lotsagabea erakutsi zuten. Eskertu behar diedan bakarra botijo gabe etorri izana da. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Auzitegi Nazionala «malgua» izatea espero du Patxi Lopezek
Euskal Herria
Entre los sentimientos y el realismo
Euskal Herria
Ven la sombra del PNV detrás de las dos detenciones
Ekonomia
Unánime grito en Baiona: «Villepin, retira los CPE»
Kultura
«¡Rusia!» ofrece un paseo por ochocientos años de historia
Euskal Herria
Agentes de distinto signo político piden que Otegi no sea encarcelado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea