Azpeitiko Oñatz auzokoak kexu, harrobiaren jardunagatik
AZPEITIA
Azpeitiko Oñatz auzoko bizilagunak kexu dira, inguruan dagoen harrobiak eragiten dizkien kalteak direla-eta. Badira bi urte harrobia martxan dagoela, eta bizilagunek ez dute ulertzen nola den posible leherketak egitea etxebizitzetatik hain metro gutxira.
Horixe da Luis Arozenaren kasua. «Etxetik 50 bat metrora daukagu harrobia, pentsa leherketak egiten dituztenean zer burrunba eragiten duen», adierazi du.Egoera horren aurrean epaitegietara jo zuen, eta arrazoia eman zieten, baina enpresak helegitea jarri zuenez, «harrobiak bere horretan jarraitzen du».
Azpetitiko Udalera ere jo zuten. «Han ez dute ezertxo ere jakin nahi. Aurreko alkateak harrobia eraikitzeko baimena eman zuen, eta egungoak eskuak garbitu ditu», azaldu du kaltetutako bizilagunak.
Auzokideen eskaera harrobiaren jarduera eten eta erabat geldiaraztea da. «Ez dago eskubiderik harrobiak eragiten duen eta gu sufritzen ari garen zarata eta burrunbada jasateko», salatu du Arozenak.
|