GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-29
Udalbatzatik kaleratu dituzte Baga Bogako ordezkariak

DONOSTIA

Donostiako Udalbatzako gai zerrendan batzorde informatiboetan eragile sozialen parte-hartzeaz eztabaidatu behar zen atzo, eta Baga Boga herri plataforma, testuinguru hori aprobetxatuz, udalbatza aretora bertaratu zen Donostiako Udalak «apartheid politiko»arekin amaitzeko urratsik ez duela eman salatzeko. Debatea oztopatu barik aretoan zeudela, baina, Baga Bogako kideak kaleratu zituzten.

Gertaera horren aurrean, Odon Elorza alkatearen eta gainontzeko udal agintarien jarrera salatu zuen Donostiako plataformak, eta ETAk ekintza armatuak modu iraunkorrean etengo zituen berria ospatzeko udal agintariek egin zuten topari aipamena eginez, zera galdetu zien: «Hau al da aurreko astean irribarretsu topa egin zutenen ekarpena?».

Horren haritik, udal agintariei «ostrukarena» egiten egotea leporatu zien Baga Boga herri plataformak. «Burua ezkutatuz ez da arazoa desagertzen. Udal honek defizit demokratiko larria du, herritarron borondatea ez baitu ordezkatzen neurri errepresibo baten ondorioz», adierazi zuen bidalitako prentsa ohar batean.

Bertan, Odon Elorza Donostiako alkateari eta Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoei herritarren borondatea errespeta dezatela eta «apartheid» politikoa bertan behera utz dezatela eskatu zien. Hala, normalizazio prozesurako ekarpena egingo diotela argitu zuen. «Konponbidearen alde ezker abertzalea mugitu da, baina, edozein prozesutan bezala, ezinbestekoa da alde batek egiten dituen urratsek erantzuna izatea bestean», ohartarazi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Auzitegi Nazionala «malgua» izatea espero du Patxi Lopezek
Euskal Herria
Entre los sentimientos y el realismo
Euskal Herria
Ven la sombra del PNV detrás de las dos detenciones
Ekonomia
Unánime grito en Baiona: «Villepin, retira los CPE»
Kultura
«¡Rusia!» ofrece un paseo por ochocientos años de historia
Euskal Herria
Agentes de distinto signo político piden que Otegi no sea encarcelado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea