GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-29
Gazte Olinpiaden finala Gazte Topagunean jokatuko dute

BILBO

Etxarri Aranatzen apirilaren 14tik 17ra egingo duten Gazte Topagunea bidean, Gazte Olinpiadak antolatu dituzte. Eskualdeko kanporaketak burutu ostean, aurreko asteburuan herrialdeko kanporaketak izan ziren, eta finala Etxarri Aranatzen egingo da, apirilaren 15ean, eguerdian.

«Gazte olinpiadek indenpendentziarako bidea marrazten lagundu digute, eta Gazte Topaguneak herrian eta gazteengan duen errotze maila erakutsi digu», ziurtatu zuten antolatzaileek. Izan ere, ekimen horretan 3.000 gaztek parte hartu dutela nabarmendu zuten, bai kanporaketetan, baita antolakuntza lanetan ere.

Olinpiadak autogestionatuak izan direla ere adierazi zuten antolatzaileek, auzolanean eginak. «Gazteok aisialdia bizitzeko nahi eta behar dugun ereduaren adierazgarri izango da, egunero ukatzen zaigun ereduaren gainetik. Gazteok alternatiba sortzai- leak gara, eta, alde horretatik, Olinpiadak hori berori aldarrikatzeko tresna izan dira», gaineratu zuten.

Emandako datuen arabera, 50 eskualdetan 8 pertsonako 250 talde osatu dira Euskal Herri osoan, eta talde bakoitzak bere «intxada» zuen. Gainera, Euskal Herri osoko hamaika herritatik finalaurrekoetara ailegatu zirenak, herrialdeka zenbatuta, ondokoak izan ziren: 300 gazte bizkaitar, Arabako 200 lagun, Lapurdiko 100, 300 gazte nafar eta Zuberoako 100 gazte.

«Milaka gaztek independentziaren bidea marraztu dute Garazitik Tafallara, Amurriotik pasatuz Basauriraino», aditzera eman dute.

«Gazte guztiak Gazte Topagunearen parte izan daitezke, parte izan behar dute. Era berean, Gazte Olinpiadak parte hartze zabal horren lehenengo erakustaldia izan dira, egunero elkartzen ez diren gazte koadrilak, lagunarteak, eta abar, jai giroan biltzeko aukera ematen baitute Gazte Olinpiadek», nabarmendu zuten ekimen horren antolatzaileek .

Gazte Topagunerako deia

Bestalde, «Tipi Tapa, independentzian Topa!» lelopean, Etxarri Aranatzen egingo den Gazte Topagunea‘06ra bertaratzeko deia ere egin zioten atzo Gazte Olinpiaden antolatzaileek euskal gazteria osoari, bai prestaketan zein bertan antolaturiko ekimenetan parte hartzeko. «Gero eta gertuago dugu aurtengo Gazte Topagunea, eta guztion artean posible egiten ari gara. Guztion artean, auzolanaz eraikiko dugu aurtengo edizioa», nabarmendu zuten, bidalitako prentsa ohar baten bidez.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Auzitegi Nazionala «malgua» izatea espero du Patxi Lopezek
Euskal Herria
Entre los sentimientos y el realismo
Euskal Herria
Ven la sombra del PNV detrás de las dos detenciones
Ekonomia
Unánime grito en Baiona: «Villepin, retira los CPE»
Kultura
«ˇRusia!» ofrece un paseo por ochocientos ańos de historia
Euskal Herria
Agentes de distinto signo político piden que Otegi no sea encarcelado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea