Desobedientzia zibila «injustiziari aurre egiteko tresna» dela dio Ormazabalek
Sabino Ormazabalen esanetan, «Konpromisoan» oinarritutako tresna da desobedientzia zibila, «injustiziari aurre egiteko» beharrezkoa. Haren iritzian, «bortiz- jeriarekin bateraezina» den borroka moldea da. Ormazabalekin batera, Pepe Uruñuelak eta Iñaki O´Sheak deklaratu zuten atzo, eta hirurek berretsi zuten Joxemi Zumalabe Fundazioaren egitekoa dela herri mugimenduei laguntzea. Gainera, ukatu egin zuten zuzendaritza edo kontrol lanik egiten duenik.
MADRIL
Mikel Zuluaga eta Fernando Olalderen ostean, Sabino Ormazabalek, Pepe Uruñuelak eta Iñaki O´Sheak deklaratu zuten atzo Joxemi Zumalabe Fundazioaren atalean, hain zuzen, fiskalaren iritzian, «ETAren desobedientzia zibilaren estrategia» jorratzen duen atalean. GARAko langile eta “Egin”- eko iritzi saileko erredaktore buru izandako Ormazabalek oso-osorik berretsi zuen 2000. urtean atxilotutakoan Baltasar Garzon epailearen aurrean esandakoa. Orduan deklaratu bezala, atzo ere nabarmendu zuen Joxemi Zumalabe Fundazioak ez duela inoiz desobedientzia zibilaren gaineko kanpainarik bultzatu, eta talde horren egitekoa dela herri mugimenduen arteko elkarlana bultzatzea, haien lanean eta jardu- nean laguntza ematea eta formakuntza lana egitea. Gainera, ukatu egin zuen Abertzale Sozialista Komiteen (ASK) ondorengoa denik, eta haiekin loturarik zuenik. Gauza bera esan zuen ETA, KAS edo Ekin erakundeen gainean. Bere buruaren deskribapena egiteko eskatu zion Jose Maria Elosua abokatuak, eta hainbat urtetan kazetari, idazle eta ikerlari legez izandako ibilbidea aipatu ostean, Ormazabalek adierazi zuen ez dela inoiz talde politiko bateko kide izan, eta ideologikoki, «bortizkeria eza aktiboa» hobesten duela.
«Konpromisoa eskatzen du»
Desobedientzia zibilaren gai- nean luze jardun zuen Ormazabalek, eta honela deskribatu zuen ekimen molde hori: «Injustizia bati aurre egiteko gizarteak erabiltzen duen filosofia eta tresna da, injustizia ho- rrekin ez kolaboratzea eskatzen duena». «Konpromiso pertsonala eta publikoa» eskatzen dituela gaineratu zuen, eta «modu ez bortitz» batean egin behar dela.Haren ustez, «lan pedagokikoa» eskatzen du desobedientzia zibilak, eta suposatzen dituen koste pertsonalak asumi- tzea. Bide horretan, kritikatu zuen hainbat lagunek borroka armatua gaitzesten dutela, baina gero beste motatako konpromisorik ez dutela hartzen. «Arriskatzea eskatzen du bide honek, eta ni prest nago arrisku horiek hartzeko, baina ez inork leporatzeko egin ez dudan ezer», gaineratu zuen. Desobedientzia zibilaren ibilbide historikoa deskribatu zuen, laburki, Donostiako kazetariak; besteak beste, Indiaren burujabetzaren alde jardun zuen Mahatma Gandhi, eta beltzen eskubideen alde borrokatu zen Martin Luther King aipatu zituen, eta ekimen horren bi- deak gogora ekarri zituen. Izan ere, akusazioak ETAri egotzi dio, besteak beste, intsumisioaren aldeko mugimendua, intsumisio fiskala, kaleen izendegien aldaketa, euskal nortasun agiria eta euskal kirol selekzioak bultzatzea, eta lan hori egiteko Joxemi Zumalabe Fundazioa erabiltzea. Ormazabalek, aldiz, nabarmendu zuen halako ekimenak «unibertsalak» direla, eta Euskal Herrian bertan, helburu horiek guztiak bilatzen dituzten antolakunde askotarikoak eta ugariak direla, batzuk ezker abertzalearekin lotura edo hurbiltasuna dutenak, eta beste batzuk esparru ideologiko desberdinekoak direnak. Berak, adibidez, nortasun agiririk ez duela azaldu zuen: «Ez espainola, ez frantsesa ez eta euskalduna ere, ez dudalako nahi Estatuen alde txarrak kopiatzea», eta bere jarrerak ETAren irizpideei erantzuten diotenik ukatu zuen. «Jarrera pertsonala da, ez inork bideratutakoa», aipatu zuen. Joxemi Zumalabe Fundazioaren jardunaren gainean, adierazi zuen ez duela zuzendaritza lanik egiten, «herri mugimenduari lagundu baizik», eta haren barnean eztabaida politikorik ez dagoela gaineratu zuen, esan zuenez, hori ez baita horretarako esparrua. Horiek hala, fundazioko ki- deek ideia desberdinak dituztela esan zuen, baina horren gainetik elkarlanean aritzen direla, eta, betiere modu publikoan egiten dutela.
M-11, «aurpegian eztanda»
Ormazabal bezala, Iñaki O´Shea ere Joxemi Zumalabe Fundazioaren sortzaile eta kideetako bat da. Bizitza ia osoan formakuntza lanean ibili da barakaldarra, hainbat esparrutan eta lekutan; hala nola, herri eskoletan, IPESen edo Herritarren Batasunean. Madrilgo El Pozo del Tío Raimundo auzogunean ere aritu zen duela 38 urte, Jesusen Lagundiaren eskutik.Langile auzoa da hura «txabolaz osatutako itsasoa zen garai horretan», eta han egindako lanaren oroitzapen ona azaldu zuen. «Ebangelizatzera joan nintzen hara, eta ni aldatu ninduten», gogora ekarri zuen O´Sheak, emozioa ezkutatu ezinik. Jarraian adierazi zuen, sentipen berari eutsiz, 2004ko martxoaren 11n Madrilen izandako leherketa bat hantxe izan zela jakin zuenean, bere «aurpegian lehertu» zela sentitu zuela. Fernando Olaldek Joxemi Zumalabe Fundazioa izango zenaren proiektuaren berri eman zionean, «ilusio handiz» hartu zuela azaldu zion epaimahaiari, eta gizarte batean herri mugimenduek duten garrantzia nabarmendu zuen. Izan ere, bere iritzirako, edozein eraldaketa prozesuk herri mugimendu indartsua eskatzen du, bestela burokrazian eta sektarismoan galtzen da. O´Shea sei alditan atxilotu dute bere bizitzan, eta horietatik hirutan ASK taldeko kide den galdetu diote. 1975ean galdetu zioten lehen aldiz horren gainean, gogor torturatu zuten aldian, alegia, eta 1976an ere galdera bera egin zioten. Martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskia salatzeko kartelak jartzeagatik atxilotu zuten orduan. Aldi horietan bezala, atzo ere ukatu zuen ASK-ko edo KASeko edozein antolakundetako kide izan denik. Ekineko militantea dela eta «ETAren desobedientzia estrategiarekin» harremana izan duenik ere ezeztatu zuen.
Fundazioaren «altxorra»
Mikel Zuluagak azaldu zuenaren haritik, eta Ormazabalek adierazi bezala, «Piztu Euskal Herria» idazkia Joxemi Zumalabe Fundazioak ez zuela egin azaldu zuen. Fundazio horren gauzarik onena hango langileak direla gaineratu zuen O´Sheak: «Gurekin pazientzia mugagabea izan dute, eta lan bikaina egin dute». Horren adibide gisa, aipatu zuen hainbat taldek euren biltzarren dinamizazio lana egiteko deitu dituztela, eta Euskal Herriko Foro Soziala antolatu dutela.Bere burua ezker abertzalean kokatu zuen, eta azaldu zuen ez dela nazionalista, «internazionalista sutsua» baizik. Hain zuzen, ezker abertzalea «bere herriaren alde lan egiten duen ezkerra» dela adierazi zuen, ekimen aurrerakoi guztietan parte hartzen duena, eta munduko mugimendu aurrerakoiekin harremanak dituena.
La acusación mezcla a Iñaki O´Shea con su hermano
El esperpento no tiene límite. La Fiscalía y la AVT acusan a José María Ignacio O´Shea Artiñano de ser miembro de Ekin y «de impulsar la estrategia de desobediencia civil de ETA». «¿Es usted esa persona?», le preguntó José María Elosua a Iñaki O´Shea. «José Mari es mi hermano, yo soy Ignacio María», respondió éste. Explicó que desde el momento de su detención, cuando se dio cuenta del error, ha tratado de subsanar el error, «porque no quiero molestar a mi hermano», pero señaló que ha sido en balde. A este juicio, fue citado como José María Ignacio, y como se pudo comprobar ayer, en el sumario hay una ficha policial de su hermano, con foto, huella dactilar y todo. «Ese no soy yo», afirmó hastiado. A petición de Elosua retiraron la ficha. -
Uruñuela, un botón de muestra del despropósito
MADRID Pepe Uruñuela lleva trabajando casi tres décadas como letrado en Iruñea, en defensa de movimientos como el antimilitarista, el movimiento okupa, y otras «causas perdidas», como relató ayer. En la capital navarra es bien conocido, y ayer lo explicó al tribunal, que sus ideas no son las de la izquierda abertzale, y que «en algunos casos están enfrentadas». Sin embargo, la Policía española le atribuye en un informe ser «el responsable de Ekin en Navarra», y el fiscal pide doce años de cárcel por «integración» en ETA. Respondiendo a sus preguntas ha sido el único procesado que hasta el momento ha respondido a Enrique Molina, rechazó que fuera militante de Ekin, y explicó que «esta acusación me ha molestado, porque incluso tengo ideas contrapuestas» a este organización política, cuya legitimidad y la de sus militantes, sin embargo, sí defendió ante la Sala. Recordó, incluso, como ya lo han hecho otros procesados, que Ekin nació de forma pública, con un acto en Iruñea, y que tenía «nombres y apellidos». Uruñuela sí es uno de los fundadores de la Fundación Joxemi Zumalabe, sobre cuya actividad y objetivos ratificó lo manifestado por sus compañeros. Negó, en este sentido, que fuera la sucesora de ASK o que tuviera como objetivo dirigir a los movimientos sociales de Euskal Herria. Rechazó, asimismo, que su labor estuviera condicionado por criterios políticos de ningún tipo. «No lo hubiéramos permitido», señaló. Su declaración no fue larga, pero sirvió como botón de muestra, otro más, del despropósito que es este sumario.
|