GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-03-29
- Errugbia (Heineken Kopa)
Biarritz eta Sale prest daude Anoetarako

BAIONA

Biarritz eta Sale prest daude igandean Donostian jokatuko duten partidarako. Frantziako Ligako lehen sailkatua eta Ingalaterrako Ligako lehen sailkatua arituko dira elkarren aurka, eta Europako Kopako finalerdiak jokatzeko txartela izango dute jokoan.

Lapurtarrak Hendaian ari dira neurketa prestatzen, eta ingelesak, berriz, Donostian bertan. Biarritzek atzo Urruñan egin zuen entrenamendua, eta zale asko gerturatu ziren bertara, taldea ikusi eta animoak emateko asmoarekin. Sale berriz, Donostiako Anoetako estadio txikian ari da lanean.

Ingelesekin ari da jokatzen aurten Daniel Larretxea lapurtarra. Aviron utzi zuen, eta aurten du lehen urtea Ingalaterran, baina zaila izango du Anoetan jokatzea. Partida guztiak jokatzen ari zen, baina min hartuta dago, eta seguruenik ere, harmailetatik ikusi beharko du partida, nahiz eta bera prest egoteko ahalegintzen ari den.

Haren ustez, Biarritz da faboritoa, baina tentuz ibiltzeko esaten die: «Haiek etxean ari dira, eta normala den moduan, beraiek dira faborito, baina gu ahaleginduko gara irabazten. Jokatu aurretik finalerdiei buruz ari dira hizketan, baina uste dut hor guk ere badugula zer esana, lehenengo irabazi egin beharko baitigute», esan zuen. Bestetik, Anoetara joan ezin direnek Frantziako Canal +etik eta Espainiako Teledeporte kateetatik ikusi ahal izango dute partida.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Auzitegi Nazionala «malgua» izatea espero du Patxi Lopezek
Euskal Herria
Entre los sentimientos y el realismo
Euskal Herria
Ven la sombra del PNV detrás de las dos detenciones
Ekonomia
Unánime grito en Baiona: «Villepin, retira los CPE»
Kultura
«¡Rusia!» ofrece un paseo por ochocientos años de historia
Euskal Herria
Agentes de distinto signo político piden que Otegi no sea encarcelado
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea