Uso xuria errazu/norat joaiten zira zu?
Iturrira Bartolo/nahi badezu etorri.
Bat eta bi ta hiru ta lau, bost eta bi dirade zazpi, gurekin dabilen guztia ez dabila gaizki!
Bakearen guda heldu da. Xakearen garaia bukatu da ya. Lubakietara! Hau da gudarik latzena latzenik baldin bada! Hitza da orain arma, bada, armetara!
Polit zihoan mitina, eh? Ez da zaila! Nire nortasunetako bati otu zitzaion behin ondorengo esaldi hau: Hitzak jolasteko dira, herriak ez! Kamiseta bat ere egin zidan ‘loko-k’ lelo horrekin; estanpazioan Txirrita, Tirofijo, Markos Komandateordea, eta IRAko zein Hamas-eko kide bana ageri ziren, mahai baten bueltan, oso oroimen txarra ez badut behintzat. Zergatik ari nintzen hau idazten? Bah, berdin dio!
Ah, entzun duzue su-etenarena? Joe, ze mobida eh? Baina hori, nori pasa zaio? Ez haserretu baina, txanpainarekin topa egiten ikusi nituen haiek, kanpo itxuraz behintzat gizon emakumeak, Gregorio Ordoñez hil zutelako egingo ote zuten?
Sudupe jauna, konparazio baterako, berak oraindik sinetsi ezin duen arren zinegotzi soila dena Sudupe, ¡concejal!, Odon Elorza eta beraien txaranga ikusi nituenean ia pota bota nuen. A zer gibela, nirea jakina, bestela naturaren aginduz txahala bertan, derrigor!
EAJrena ez da onartzen ahal. Mirentxu, Josuyon, Atutxa... ez al du psikiatriak izen bat gaixotasun horrentzat? Identiti film-an bezala, hobe du Egibar jaunak bere alderdiaren baitan bizi diren izaera hiltzaile guztiak akabatu edo bukatuko du esaten, nik bezela: Al subir la escalera vi un hombre que no estaba allí; Tampoco hoy lo volví a ver. Deseo verlo desaparecer. Baina tira, PNVren eszisioaz ez naiz ni solastuko, badaezpada.
Biharko manifarena niretzat pertsonalki putada bat dela esan edo ez esan zalantzan nago, joan edo ez joan balantzan jarri nituen bezala. Ez da izango orduen konpatibilitate ezagatik, gauza zailagoak egindakoa bainauzue orduko 120km-tik igaro gabe. Zuei ere, behingoagatik, balantzan jartzeko eskatuko nizueke zuen inork izanez gero zalantza, eta Lur-en zein Bilbon aldarrikapen berdintsua burutuko denez modu ezberdinez, bada zuek ikusteko nola ulertu guda modu berri hau.
A todo esto, nik ezin dut joan, gelditu naiz kolega batzuekin historia baterako hor barna. -