GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-31
Bilboko manifestazioaren atarian
«Apirilaren 1ean, Bilbon dugu hitzordua»

Euskal iheslari politikoen kolektiboaren agiria

Ohar honen bidez, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak bat egiten du apiri-laren 1ean Bilbon izango den manifestazioarekin, eta euskal jendarteari bertara hurbiltzeko deiarekin batera, orain arte gatazka politikoaren konponbide demokratikoaren alde mobilizatu eta mobilizatuko diren eragile ezberdinekin bat eginez.

Gure herriaren alde dugun engaiamenduagatik eta borroka egin izanaga- tik etxetik urrun eta munduan zehar sakabanaturik gaude. Halere, segitzen dugu euskal gatazkaren konponbide demokratikoaren aldeko apustua egiten, egoera honetara bultzatu gaituzten arrazoiak desagertu arte. Hau da, gure herriaren izaera onartu arte eta Euskal Herriari dagokion autodeterminazio eskubidea eta lurraldetasuna ere.

Errepresaliatu iza- tera behartu gaituzten arrazoiak desagertu behar dira. Euskal Herria ezagutua eta euskaldunen erabakia errespetatua behar da. Bide horretatik aspaldian abiatu ginen eta emandakoari esker gaude gaur egoera berri honetan. Emandako guztia, pairatutako sufrimendu latzak eta bidean utzitako lagunak ez dira alferrik izango, baina horretarako, antolakuntza, konpromisoa eta mobilizazioa inoiz baino beharrezkoagoak ditugu.

Aurreko astean erakunde armatuak beste urrats bat egin du, ekintza armatuen etenaldi iraunkorra erabakiz. Garrantzi eta konpromiso handiko erabakia hartu du baina momentuz beste ezer ez da aldatu eta ez da ezer aldatuko euskal jendartearen bultzadarik gabe, eta hori da hain zuzen ere hemendik aurrera dugun eginbeharra.

Gu iheslari bezala, desagertzeko bokazioa duen kolektiboa gara. Baina ez errepresioaren ondorioz suntsiu gaituztela-ko, baizik herri hau aske ikusiko duguako. -

2006ko martxoa


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El Estatut de la Moncloa
Jendartea
Las alteraciones morfológicas lastran los tratamientos
Euskal Herria
«Apirilaren 1ean, Bilbon dugu hitzordua»
Ekonomia
La plantilla de VW decide seguir con las movilizaciones
Mundua
ERC cree que el Estatut aprobado es «bueno para una región, pero no para una nación»
Mundua
El Consejo de Seguridad pone plazo a Irán para que ceda a las presiones
Mundua
Bagdad, el paraíso de los escuadrones de la muerte
Mundua
Europa central, en estado de alerta por las riadas
Kultura
El diario personal de Barandiaran desvela aspectos inéditos de su vida
Kirolak
El Akaba Bera Bera dio la primera sorpresa eliminando al campeón
Euskal Herria
«Este es un proceso de lucha»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea