GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-03-31
Legorretako udaletxetik

Duela gutxi Gutunak sailean Gloria Dorronsorok izenpetutako protesta-gutun bat irakurri ahal izan dugu; eta antza denez, beste 136 pertsonen elkartasuna jaso du gutunak. Gutun horretan, Legorretako Udalak uda- lerriko Arau Subsidiarioak berraztertzeko garaian erabili duen sekretismoa salatzen da.

Ustez Udalak gaizki tratatu duenari eta herritar orori gauzak argi utzi asmoz, honako argitu nahi dugu:

1. Legorretako Udalak duela hiru bat urte ekin zion Arau Subsidiarioak berriz aztertzeari, notifikazio pertsonalak bidali, kontsulta ugari eta 2 erakusketa ostean, 11 iradokizun eta 35 alegazio jaso dira. Beraz, ezkutuan eta isilpean, EZ.

2. Azkenik, protesta horren atzean dagoenaren berri emateko asmoz, Udalak hau adierazi nahi du:

­Arau Subsidiarioak denbora jakin baterako (12 bat urtetarako) udalek prestatzen dituzten hirigintzako aurreikuspenak dira; ez dira, lur-jabe batek baino gehiagok uste duen bezala, Udalak «betiko» ematen duen loteria.

­Legorretako Udalak Arau Subsidiarioak berriz aztertzeari ekin dio, aurreko Arauetan (1986an onetsitakoetan) aurreikusten ziren hirigintzako aurreikuspen guztiak burututa zeudelako, Gloria Dorronsororena den zonako aurreikuspenak izan ezik.

­Oraingo honetan, Udalak apustu irmoa, ausarta eta asmo handikoa egin du, udalerriak lurzoru-erreserba bat izan dezan, eta lurzoru horietan herriari bidezkoak iruditzen zaizkion etorkizuneko ekipamenduak ipintzeko.

­Azkenik, argitu nahiko genuke Gloria Dorronsororen lurzoruak erreserbatzeko erabakiak, horietan ekipamendu publi- koak ipintzeko, ez dakarrela inolako kalte ekonomikorik lur-jabeentzat, bi aldeen artean hirigintzako hitzarmen baten bitartez, etxebizitzatarako balitz bezala baloratu eta ordaintzeko prest baitago Udala.

Xabier Iraola - Legorretako alkatea Udal osoaren izenean



Athleticzale errepresaliatuen aldeko gaua
Gure herrian badago kirolzale andana: alde batetik, tenisa, txirrindularitza edo arraunaren zaleak; beste aldetik, saskibaloia, futbola... gustukoa dutenak. Horietaz aparte bagaude talde nabarmen bat Athleticzale izatea aukeratu duguna, eta betikoek gu erruduntzat jo arren, Athleticzale izaten jarraitzen dugu, eta hala jarraituko dugu. Guri bost jazarpen saiakerek.

Gure lurraldeak pairatzen dituen bortizkeria, indarkeria eta errepresioa salatzeko bidea ematen digu Athleticek. Giza eskubideak eta euskal gatazkan murgildurik dauden bestelako eskubideak aldarrikatzen ditugu, bai Euskal Herrian bai atzerrian ere. Zergatik? Athleticek nortasun berezia duelako, gure lurraldearekin bat egiten duelako eta euskal kultura bultzatzen duelako.

Zaleak garen aldetik, jakinarazi nahi dugu Estatu espainiarraren zein frantsesaren eta Euskal Herrian dauden indar okupatzaileen indarkeria astebururo pairatzen dugun arren, ez dugula etsiko. Nahiz eta gure kideak kartzelaratu, isunez josi edo jipoitu, aurrera jarraituko dugu.

Bide horretan, gonbidapen berezia egin nahi genieke Euskal Herrian edo estatu espainiarrean errepresioaren kontra borrokatzen dutenei: datorren apirilaren 8an, gaueko 10etan, Alonsotegiko frontoian Herri Norte Taldeak antolatu duen kontzertuan parte hartzea. Alonsotegin Skarface, Deskontrol, Josu Distorsion y los del Puente Romano, Suspenders eta Txapelen musikarekin gozatzeko aukera izango da, eta han bilduko den dirua pasa den urtean Estatu espainiarrak HNTko kideei ezarritako isunei aurre egiteko bideratuko da. Izan ere, Racing- Athletic partidan soilik euskalduna izateagatik 15.000 euroko isuna ekarri genuen bueltan Bilbora.

Gaizka Aranaga - Herri Norte taldearen izenean


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El Estatut de la Moncloa
Jendartea
Las alteraciones morfológicas lastran los tratamientos
Euskal Herria
«Apirilaren 1ean, Bilbon dugu hitzordua»
Ekonomia
La plantilla de VW decide seguir con las movilizaciones
Mundua
ERC cree que el Estatut aprobado es «bueno para una región, pero no para una nación»
Mundua
El Consejo de Seguridad pone plazo a Irán para que ceda a las presiones
Mundua
Bagdad, el paraíso de los escuadrones de la muerte
Mundua
Europa central, en estado de alerta por las riadas
Kultura
El diario personal de Barandiaran desvela aspectos inéditos de su vida
Kirolak
El Akaba Bera Bera dio la primera sorpresa eliminando al campeón
Euskal Herria
«Este es un proceso de lucha»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea