Hiru atxilotu emakumeei erasotzeagatik
·Ertzaintzak gazte bat atxilotu zuen Gasteizen, bikotekidea jipoitu eta sexu-harremanak izatera behartzeagatik
GASTEIZ
Iragan asteazkenean, M.D. 28 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak Gasteizen, antza, neska-laguna jotzeagatik eta sexu-harremanak izatera behartzeagatik. Poliziak jakinarazi zuenez, erasoak Gabonak amaitu ostean hasi ziren, harremana hasi bezain laster. Lehendabiziko aldia kalean bertan izan zen, eta hortik aurrera, astebururo jipoitu du erasoa. Harremana eten nahi zuela aipatzen zion arren, sexu-harremanak izatera behartzen omen zuen. Emakumeak uko egiten baldin bazion, herio-mehatxua egiten ziola azaldu zuen Ertzaintzak.
Beste alde batetik, 57 urteko beste gizon bat atxilotu zuen Bilboko Udaltzaingoak, bikotekide ohiarekin liskarrak izan eta gero. Atxiloketa Zabalbide kalean izan zen asteazkeneko arratsalde-partean. Erasoak azaldu zuenez, goizean, M.A.L.H. bere etxebizitzara sartu zen harrerako kisketa apurtuta. Barruan zegoela, kreditu txartela hartu eta 50 euro atera zituen, emakumearen baimenik gabe.
Arratsaldean, gizona etxebizitzara bueltatu zen, eta liskarra hasi zuen. 39 urteko andreak salatu zuen hark eraso ziola. Era berean, behin baino gehiagotan jipoitu duela ziurtatu zuen.
Y.T. Lizarrako gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak, ustez emaztea jotzeagatik. Asteazkeneko 01.00 aldera, dei bat jaso zuen, eta Nabarreria kalera iristean, eraso zioten emakume bat aurkitu zuela azaldu zuen adierazpen baten bitartez. Ospitalean sendatu eta salaketa jarri ostean, senarra atxilotu zuten 04.30 aldera; 32 urteko gazte bat da.
|