GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-31
Genero indarkeriaren aurkako plangintzan adostu dira
Gasteizko Ganberak genero indarkeria izaten denean eman beharreko pausoak zehaztu zituen atzo, Emakume Batzordean. Eraso bat gertatzen denean, salaketa publiko bat eta adierazpen bat egitearen alde azaldu zen talde oro, PP izan ezik. Era berean, auzia gizartera dezatela eskatu diete erakundeei.

GASTEIZ

Genero indarkeriarekin zerikusia duten erasoei eman beharreko erantzunaren plangintzan adostu ziren atzo Gasteizko Ganberako Emakume eta Gazteria Batzordean. Ezker Abertzaleak taldeak aurkezturiko legez besteko proposamena hitzartzea proposatu zuten Lakuako Gobernua osatzen duten alderdiek.

Emakumeen aurkako erasoak gertatzen direnean, salaketa publikoa egiteko eta eraso dioten pertsonari elkartasuna helarazteko konpromisoa hartzen du lehenik eta behin adostutako testuak. Haatik, salaketaren nondik norakoak ez dira zehazten. Era berean, erakunde-adierazpen bat egitearen alde agertu da.

Bertan, emakumearen kontra egindako bortxakeria desagerrarazteaz gain, genero-indarkeria, ezberdintasunean oinarrituta dagoen gizarte baten adierazpena izanik, hainbat politikaren bidez ekidin eta zuzendu daitekeela esaten da. Hala, sexuen arteko berdintasuna eta emakumeen autonomia sustatuko litzateke. Era berean, plangintzak nabarmentzen du erasotzen dutenek jakin behar dutela legeak jarrera horiek zigortzen dituela eta gizarteak horrelako jokabiderik ez duela onartzen. Azkenik, auzia gizarteratzen jarrai dezatela eskatzen die erakundeei adostutako testuak.

PP bakarrik

Hirugarrenik, genero-indarkeriarekin zerikusia duten datuak, aldian behin, Emakume eta Gazteria Batzordera bidal ditzala eskatzen diote Lakuako Gobernuari. Ezker Abertzalearen eta hirukoaren aldeko botuez gain, PSErenak eta Aralarrenak ere lortu zituen hitzartutako testuak; PP bakarrik geratu zen.

Ezker Abertzaleko legebiltzarkide Ane Auzmendik «nahiko pozik» azaldu zen lortutakoarekin. Aurrerapauso bat dela nabarmendu zuen, «txikia» bada ere. «Pauso bat da, eta horregatik babestu dugu hitzartutako testu hori», jakinarazi zuen.

Emakumearen aurkako eraso bat gertatzen denean, Gasteizko Legebiltzarrak adierazpen bat egin behar duela eta, gainera, kalera irten behar duela nabarmendu zuen Auzmendik. Alde horretatik, bere taldeak adierazpen «zehatzagoa» nahi zuen arren, gainerako alderdiek ez zuten «ezer zehatzik» hitzartu nahi, eta, ondorioz, hitzartutako testua «oso orokorra» dela adierazi zuen Auzmendik.

Horiek hala, Ezker Abertzalearentzat «nahikoa ez dela» azaldu zuen, eta hemendik aurrera, zehaztasun handiagoa izateko lan egingo duela esan zuen legebiltzarkideak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El Estatut de la Moncloa
Jendartea
Las alteraciones morfológicas lastran los tratamientos
Euskal Herria
«Apirilaren 1ean, Bilbon dugu hitzordua»
Ekonomia
La plantilla de VW decide seguir con las movilizaciones
Mundua
ERC cree que el Estatut aprobado es «bueno para una región, pero no para una nación»
Mundua
El Consejo de Seguridad pone plazo a Irán para que ceda a las presiones
Mundua
Bagdad, el paraíso de los escuadrones de la muerte
Mundua
Europa central, en estado de alerta por las riadas
Kultura
El diario personal de Barandiaran desvela aspectos inéditos de su vida
Kirolak
El Akaba Bera Bera dio la primera sorpresa eliminando al campeón
Euskal Herria
«Este es un proceso de lucha»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea