GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-03-31
«Bai Eskolak Euskalduntzeari» adierazi dute 25.000 sinadurak
Bi hilabete igaro dira «Bai Eskolak Euskalduntzeari» kanpaina abitu zutenetik. Bultzatzaileak pozik agertu dira emaitzekin, eta 25.000 sinadura batu dituztela azaldu dute. Maiatzaren 27a arte sinadurak batzen jarraituko dutela adierazi dute, eta kanpainarekin bat egin ez duten eragileei dei egin die.

DONOSTIA

«Bai Eskolak Euskalduntzeari» kanpainak erdibidea egin du eta eragileen aldetik nahiz herritarren aldetik orain arte jasotako harrera «oso ona» izan dela gogorarazi zuten kanpaina babesten duten eragileek, atzo egindako bileraren ostean. «Hainbat esparrutako 16 eragilek babestu dute kanpaina, euskalgintzan eta hezkuntza arloan lanean ari direnak. Herrietan kanpainaren antolaketan eta garapenean jende ugari dabil», azaldu zuten.

«Aldaketarako eskaera»

Era berean, hainbat eragiletako kideek elkarlanean jardun dutela nabarmendu zuten, eta horrek hedapenean asko lagundu duela adierazi. Guztiarekin, kanpainak 25.000 sinadura batu dituela jakinarazi zuten. «Aldaketarako eskaerak babes handia izan duela ikusi dugu eta agerian geratu da beharrezkoa dela», gogorarazi zuten. Naziorako kanpaina dela ere gogorarazi nahi izan zuten. «Herrialde guztietan ari da garatzen kanpaina, eta Euskal Herriko hainbat txokotako herritarrak helburu berarekin ari dira lanean sinadurak biltzen», jakinarazi zuten.

Oraindik ere «Bai Eskolak Eukalduntzeari» kanpainak ia beste bi hilabete iraungo duela gogorarazi zuten, maiatzaren 27a arte. «Hemendik aurrerako ibilbidean sinadurak biltzeko lanean jarraituko dugu buru-belarri. Herriz herriko bilketak aurrera jarraituko du eta oraindik sinatu ez duten herritarrengana iristeko bidea egingo da», azaldu zuten.

Alde horretatik, arduradunek dei egin zieten kanpainarekin oraindik bat egin ez duten eragile eta alderdiei kanpainara bil daitezen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
El Estatut de la Moncloa
Jendartea
Las alteraciones morfológicas lastran los tratamientos
Euskal Herria
«Apirilaren 1ean, Bilbon dugu hitzordua»
Ekonomia
La plantilla de VW decide seguir con las movilizaciones
Mundua
ERC cree que el Estatut aprobado es «bueno para una región, pero no para una nación»
Mundua
El Consejo de Seguridad pone plazo a Irán para que ceda a las presiones
Mundua
Bagdad, el paraíso de los escuadrones de la muerte
Mundua
Europa central, en estado de alerta por las riadas
Kultura
El diario personal de Barandiaran desvela aspectos inéditos de su vida
Kirolak
El Akaba Bera Bera dio la primera sorpresa eliminando al campeón
Euskal Herria
«Este es un proceso de lucha»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea