Aitor OSA | Liberty-Würth-eko txirrindularia
«Euskal Herriko Itzulian lehiakor izatea espero dut, eta saio bat irabazteko ilusioa dut»
Taldekideak izan ziren iaz, eta goi mailan ibili ziren Illes Balears taldean, txirrindulari irabazleak ez diren arren. Aitor Osak euskal aste osoa egingo du, hau da, Lizarra, Euskal Herriko Itzulia eta Zornotza; Zandiok egun bateko lasterketak, ordea. Itxaropen eta xede asko dituzte aurten, eta hemendik aurrera maila erakusteko prest dira, bihartik hasita.
Aitor Osak ez ditu gogoko mugikorrak, baina aste honetan hedabideak deika egon zaizkio. GARAri harrera egiteko unerik lortu du. Eguneko entrenamendua bukaturik, Itziarren hartu gaitu, lasai, arratsaldean. Turko txakurrak protagonismoa kendu nahi dio, eta argazkietan azaldu ondoren konforme geratu da. Liberty taldeko elastikoa jantzita, gipuzkoarrak onartu du zaila duela orain dela hiru urteko garaipena eskuratzea. Horregatik, lehia ematea eta etapa bat irabaztea ditu helburu nagusiak.
Aurten gutxi lehiatu zara; zein lasterketatan ibili zara?
Paris-Nizan besterik ez. Beste urte batzuetan, Mallorcako eta Andaluziako itzuliak egiten nituen. Dena den, ez dut uste hori sasoiko ez heltzeko motiboa izango denik. Zelan ikusi zenuen zeure burua Paris-Nizan?
Ez nintzen gaizki ibili, baina ezta goi mailan. Katarroa hartu nuen eta ihesaldietan ibili nintzen. Orain, hobekuntza izan dudan edo ez ikusi behar dut.
Etxean, zein entrenamendu egin duzu?
Egun batzuk indarrak berreskuratzen egon nintzen.
Aurreneko astean entrenamendu gogorrak egin ditut sasoiko puntua lortzeko.
Zure ustez, zein egoeratan zaude?
Gaizki ez nagoela pentsatzen dut. Hori bai, gauza bat aurreneko multzoan egotea da eta beste bat, erasoa jotzeko moduan. Bi egoera desberdin dira. Orain, etxean, hori esatea zaila da, lehiatu arte, behinik behin.
Beraz, Lizarrako lasterketa garrantzitsua izango da zuretzat...
Bai, nire maila ikusteko. Gainera, Lizarrako lasterketak ibilbide menditsua du eta berehala ikusiko dugu benetako maila.
Aste honetan, Manolo Saizek esan du Euskal HerrikoItzulia irabazteko gai zarela; zer deritzozu horri?
Egia esan, orain dela bi aste esan zidan hori niri. Hizketan egon ginen, eta esan zidan lehen Eusebiorekin irabazi nuela eta ea orain zergatik berarekin ez nuen irabazi behar. Nik badakit oso zaila dela itzulia irabaztea, baina gogo handia dut. Batek daki, iaz ez nuen espero hain ondo ibiltzea eta irabazi ez nuen arren, 4. sailkatu nintzen; beste batzuetan oso ondo zaudela uste duzu, eta ez da hala izaten. Itxuraz, ondo nago. Bestetik, Contador dago taldean; erlojupekoetan ondo moldatzen da eta nik normalean ez ditut hain onak egiten.
Zuk zer espero duzu lortzea? Lehiakor izatea espero dut, baina ez dakit zein
neurritan. Eta aurrean izatea.
Ba al duzu helburu zehatzik?
Ez dakit. Ez dut pentsatu. Ilusioa egingo lidake saio bat irabazteak, itzulian gailentzea oso zaila delako.
Saioren bat duzu buruan?
Edozein. Gaur egun, oso zaila da lasterketak irabaztea. Euskal Herrian garaipenak lortzen baditut, primeran, baina berdin zait Belgikan izaten bada; gauza besoak altxatzea da.
Zein iritzi duzu ibilbideaz?
Beti bezalakoa da. Aurreneko bi saioak oso gogorrak dira etaZallako erlojupekoak erabakiko du podiuma. Inoiz baino luzeagoa da eta ibilbide bihurria du. Azken erlojupekora ez dira helduko 10-15 gizon baino gehiago. Lehendabiziko etapak Jaizkibel du amaieran, eta bigarrena oso gorabeheratsua da.
Aurten, itzuliak sei saio ditu, iaz baino
bat gehiago; garrantzirik al du horrek? Ez Euskal Herriko Itzulirako; Zornotzakoa korritu behar duenak, ordea, nabarituko du. Orain arte, atseden eguna genuen tartean, orain ez.
Zer korrituko duzu Zornotzaren ondoren?
Amstel, Flecha eta Lieja klasikoak eta Romandia.
Zein helburu izango dituzu?
Nire helburuetako bat Euskal Herriko Itzulitik hasi eta ahal dudan arte eustea da. -
"Vinokourovek garaipenak pilatzen ditu, eta lasaitu egiten du""
Unzue eta Echavarri zuzendariekin batera bederatzi urte eman ondoren, Libertyra heldu da aurten. Desberdintasunak nabarmentzeko «goiz» dela dio 32 urteko itziartarrak, baina «gustura» dagoela esan du.Aurreneko lasterketetan bitxia izango da
elastiko berria janztea, ezta? Bai. Paris-Nizako bi egunetan, Balearsek eta Libertyk hotel berak zituzten. Haiek aldameneko mahaian afaltzen zuten, eta barre ere egin genuen. Bederatzi urte eman nituen azpiegitura horretan. Dena den, Liberty taldean gustura nago. Aldaketa nabarmenak nabaritu dituzu?
Momentuz, oso gutxi korritu dut eta oraindik ez daukat gauza handirik esateko. Kanpotik ikusita, uste nuen Manolo zorrotza izango zela lasterketetan, baina oso goiz da hori esateko. Esaten dute Saiz oso zorrotza dela
entrenamenduak prestatzen. Horrela da? Bai. Arlo horretan, ordu asko ematen ditut. Hori da desberdintasun nagusia. Entrenamenduetan lan handiagoa egiten dut; ikusiko dugu etekinak nolakoak diren. Hori bai, ezin baduzu egun batean egin nekatuta zaudelako, ez duzu egiten. Zer ekarpen egiten dio Vinokourov
txirrindulariak taldeari? Horrelako txirrindulari bat taldean izatea berme bat da;
normalean garaipenak pilatzen ditu eta taldea lasaitu egiten
da.
|