ARNALDO OTEGI ESPETXEAN
«Prozesua ezin da ezker abertzalearen bizkarretik eraiki»
Gertakari oso larritzat jo zituen atzo Batasuneko Mahai Nazionalak Arnaldo Otegiren espetxeratzea, bai eta azken egunotako gertakariak ere; horiek guztiak ireki nahi den prozesu demokratikoaren aurkako erasotzat jo zituen. Gisa horretako gertaeren aurrean erantzuteko deia egin zion gizarteari.
DONOSTIA
Astebeteren buruan bigarren aldiz, «zoritxarrez», Batasuneko Mahai Nazionalak agerraldia egin zuen atzo, hain justu, indar abertzaleko bozeramaile Arnaldo Otegi Soto del Real espetxe espainolean kartzelatu eta hurrengo egunean. Joan den ostiralean ETA erakunde armatuak harturiko «erabaki ausarta» txalotzeko agertu bazen Mahai Nazionala bere osotasunean, atzo «Euskal Herrian prozesu demokratiko bat irekitzeko dauden aukeren kontrako eraso iraunkorrak» salatzeko izan zen. Batasuneko Mahai Nazionalaren izenean Joseba Permachek hartu zuen hitza, hain zuzen ere, Arnaldo Otegiren espetxeratzearen gaineko irakurketa gizartearen aurrean aurkezteko. Otegiren egoeraz beste, ezker abertzaleko beste ordezkari politikoen auzipetze eta espetxeratzearen testuinguruan kokatu zituen Permachek bere esanak, eta Ertzaintzak eginiko bi atxiloketak Dani Yaniz eta Koldo Danborenea eta Auzitegi Nazionalaren esku utzi ostean horietako gazte baten espetxeratze egoeraz ere mintzatu zen. «Batasunarentzat gertakari oso-oso larriak dira azken egunotakoak. Eta zalantzarik ez dago, une honetan Estatu espainola, kasu honetan Ertzaintza eta EAJren laguntzarekin batera, egiten ari den erasoak prozesu demokratiko bat irekitzeko dauden aukeren kontrako erasoak direla», gaineratu zuen Permachek.
«Berifikazio» prozesuak Gertaera horiek ere Euskadi Ta Askatasuna erakundeak ekinbide armatuan etenaldi iraunkorra adierazi eta astebeteko bitartean izan direla gogora eka- rri zuen buruzagi independentistak. ETAren ekimenaz mintzo, Zapatero presidente espainolak «berifikazio» prozesu bat irekiko zuela adierazi zuen. Eta esan horiekin alderatuz, ezker abertzaleak egin dezakeen «berifikazio prozesua» Otegi, Petrikorena eta Olanoren espetxeratzea, Rafa Diez eta Pernado Barrenari ezarritako «fidantza milionarioak», Ertzaintzak atxilotutako Koldo Danborenearen espetxeratzea, eta, oro har, «Batasunaren eta ezker abertzalearen jarduera politikoaren kontrako eraso judizial eta politiko iraunkorra» dela, «zoritxarrez», nabarmendu zuen Batasuneko mahaikideak. Hala, indar abertzaleak joan den astean Gobernu espainolari eta frantsesari egindako enplazamendua hizpide, PSOEren Gobernua «une politiko honetan Euskal Herrian irekitzen ari diren aukera politikoei zentzu negatiboan» erantzuten ari zaiola esan zuen. Horiek horrela, hiru galdera zuzendu zizkion Jose Luis Rodriguez Zapaterori: bata, ea hori den balizko prozesu bat aurrera ateratzeko berak duen «talantea»;bigarrenik, ezker abertzalearen ordezkari «eta goreneko erreferentzia» den Arnaldo Otegi espe- txeratu ostean, ea «zer aurpegirekin begiratuko dien» joan den astean, ETAren erabakiaren harira, beren babesa adierazi zien Europako estatuburuei; eta hirugarrenik, horrelako gertakariak jazotzen direnean, ea zer motatako «konpromiso eta konfiantza mailarekin» ireki daitekeen Euskal Herrian elkarrizketa eta negoziazio prozesua. Erantzun bateratuak «Zorionez, estatuek nahi ez bazuten ere, Euskal Herrian prozesu demokratiko bat irekitzeko aukerak daude», adierazi zuen jarraian Permachek, eta beste behin ere bide horretan ezker abertzalearen determinazioa berretsi zuen.
Hala ere, argi ohartarazi zuen, batetik, prozesu demokratiko bat irekitzeko ezin dela «soilik ezker abertzalearen bizkarretik eraiki», eta, bigarrenik, prozesu demokratiko bat eraikitzeko baldintza demokratikoak behar direla. Eta azken egunotako gertakariak ere baldintza demokratiko horien gabezia beste behin agerian uzten dutela esan zuen; hala nola, «egungo legedia jarduera politikoa oztopatzeko, baldintzatzeko eta erasotzeko erabili nahi denean».
«Prozesu demokratiko bat eraiki nahi dugun herritar eta kolektibo, eragile guztiek baldintza demokratikoen beharra nabarmentzeko premia dago», esan zuen Permachek, ostantzean, prozesua «etengabeko erasoetan garatuko bailitzateke». Era berean, azken gertaerak «ezker abertzalearen aurkako erasoak baino Euskal Herriaren aurkako erasoak» direla salatu zuen Batasuneko mahaikideak, eta «ireki nahi den prozesuaren aurkako erasoak izaki, euskal eragile politiko, sozial eta sindikalek horrelako egoeren aurrean erantzun amankomunak artikulatzea» ezinbestekotzat jo zuen. Bestela, ezker abertzalearen bizkarrean uzteak «bideraezina den prozesu bat» ekarriko luke, Joseba Permachen aburuz. Bestalde, «iraingarri eta mingarri» gisa jo zituen mahaikideak Juan Jose Ibarretxeren Gobernuko bozeramaile den Miren Azkaratek atzo egindako adierazpenak; ArnaldoOtegiren espetxeratze agindua «berri positibo» bezala deskribatu zuen hark. Etxerat-en mobilizazioetan eta bihar Bilbon izango den manifestazioan parte hartzeko deia egin zion euskal gizarteari.
Díez: «Una semana después, el interlocutor en la cárcel»
GARA
DONOSTIA Rafa Díez, secretario general de LAB y reconocido por diversas partes como uno de los hombres clave dentro de un posible proceso de resolución, manifestó ayer que «en la Audiencia Nacional, el Gobierno del PSOE, como máximo responsable político, sigue aplicando medidas de persecución política, de extorsión y chantaje contra persona y organizaciones de la izquierda abertzale». Díez se preguntó si alguien puede entender en la sociedad vasca que una semana después del alto el fuego de ETA «el interlocutor y máxima referencia de la izquierda abertzale esté en Soto del Real. Ni las bases del Partido Socialista pueden entender una cosa de esta naturaleza». También se cuestionó si con estas «aportaciones» se va a construir «confianza y credibilidad. En la próxima reunión en la que puedan estar el señor Eguiguren y Arnaldo Otegi, ¿cómo va a empezar la reunión tras la actuación de la Audiencia Nacional y tras pasar por Soto del Real?». Para el dirigente abertzale, no se puede «quitar gravedad» a la situación, ya que con este tipo de actuaciones «la Audiencia Nacional se convierte en un instrumento que interfiere de forma muy importante en los que tendrán que ser pasos y compromisos para construir entre todos un escenario de soluciones». Askatasuna, Segi y ANV El encarcelamiento de Otegi también fue criticado desde otros organismos de la izquierda abertzale. Askatasuna indicó que lo acontecido «hace temblar los mínimos necesarios para llevar a cabo este proceso» y consideró «escandalosas» las cuantías económicas impuestas. El organismo antirrepresivo mostró su «preocupación» ante la «postura de diversos agentes vascos. Alcanzar los mínimos democráticos es responsabilidad de todos, pero algunos actúan como si éste fuera sólo un problema de la izquierda abertzale». Segi denunció que «se nos intenta vender la imposición de fianzas como una buena noticia» y emplazó a la ciudadanía a «empujar conjuntamente para expulsar de EuskalHerria a la maquinaria de guerra francesa y española» con el objetivo de «construir democráticamente un espacio en el que seamos dueños de todos nuestros derechos y decisiones». ANV definió las fianzas como «simple y llanamente extorsión» y subrayó que «viendo la dura y machacona realidad de los hechos», si se habla de proceso «tendríamos que convenir que alguien nos está tomando el pelo». «Zapatero y su Gobierno no están haciendo nada positivo», censuró.
|