GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-04-01
- N1
Avironek irteera zaila dauka Libourne-ra

DONOSTIA

Aviron Baionakoak oso irteera zaila dauka gaur 20.00etan, Libournen arituko baita bertako taldearen aurka. Bi taldeek behar dituzte puntuak. Euskaldunek, jaitsierako postuak geroz eta atzerago uzteko; eta Libournekoek, berriz, Bigaren Mailara igotzeko borroka horretan aurrera egiteko. Gaur egun, bigarren daude, eta gutxienez hor amaitu nahi dute aurtengo denboraldian.

Avironek aurrez aurre izango duen taldea denboraldi osoan dabil goiko postuetan. Lehen postuan ere jardunaldi dezente egin zituen, eta Baionan galdu zuen denboraldi honetako lehen partida. 3-1 amaitu zen partida hura, eta Aviron ere igoerako postuetara hurbildu zen jardunaldi haren ostean.

Ordutik, ordea, gauzak asko aldatu dira baionarrentzat, Libournek zegoen lekuan jarraitzen baitu. Avironek, ordea, emaitza txar asko batu ditu ordutik, eta beheko postuetara erori da. Jaitsierakoan ere egon da, baina gaur egun hortik aparte dabil, nahiz eta atzeko taldeak nahiko gertu dituen. Asteazkenean aukera paregabea izan zuen Romorantinen punturen bat batzeko, baina ez zuen lortu, eta gaur egin beharko du hurrengo ahalegina. Azken batean, Avironek puntuak behar ditu, eta ezin da aurrean duen taldea zein den begira egon.

Jokalariei dagokienez, azkeneko jardunaldietako hamaikakoa errepikatu egingo dute Olazkoagak eta Strelzacke-k. Beraz, hau izango da hamaikakoa: Ruffier, Laporte, Talmont, Sergent, Lestage, Bidegain, Chakir, Choplain, Vaz, Ech Chergui eta Vareilles. Aulkian, berriz, hauek geratuko dira: Bouet, Lalague, Foconier, Ipharragerre eta Sautie.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Verificar las palabras con hechos reales
Euskal Herria
Bilbo espera hoy una marea de apoyos a una solución basada en la decisión y el acuerdo
Euskal Herria
Alliot-Marie sobre los presos:«Si hay voluntad real, se podrá hablar de todo»
Euskal Herria
«Que EPPK pase a ser tratado como agente político y activo»
Euskal Herria
«No nos consta que estes libre»
Euskal Herria
Prozesuari bultzada emateko baliatu nahi du Aberri Eguna Udalbiltzak
Mundua
Londres y Dublín trazan una hoja de ruta que sigue dejando el freno en manos del DUP
Kultura
«Akademian literaturaren ordezkariak egotea ona da, hizkuntza ‘probatzen’ delako»
Ekonomia
La temporalidad marca el 92,6% de los contratos en Hego Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea