GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-04-01
- Euskal Herrien Arteko III. Euskal Joko Topaketak
Iazko arrakastari jarraipena emateko prest datoz herrien arteko topaketak
·Baigorrin hasiko dira apirilaren 22an, eta finala Berrizen egingo dute uztailaren 1ean

DONOSTIA

Euskal herrien arteko III. euskal joko topaketetan izena emateko epea irekita dago. Aurreko bi ekitaldiek lortutako arrakastaren ildotik ­2004an Zizurkil nagusitu zen eta 2005ean Asteasu­, datorren apirilaren 22an emango zaie hasiera Baigorrin lurralde bakoitzeko sailkapen probei. Hamalau euskal joko eta kiroletan erakutsi beharko du sei neska eta sei mutilez osatuta egongo den talde bakoitzak bere gaitasuna.

Probak lau multzotan banatuta datoz eta taldekide bakoitzak multzoko proba bakarrean har dezake parte. Lehen multzoan harri-jasotzea, ingudea, lasto-altxatzea, dantza eta xiba sartuko dira. Bigarrenean, zama-garraioa, lokotxak, txingak eta zaku-eramatea. Hirugarrenean, toka, trontza eta sokatira. Eta laugarrenean, musa (aurtengo berrikuntza) eta erabakitzeke dagoen beste jokoren bat; Araban bola-jokoa, esaterako.

Parte hartzeko 16 urte baino gehiago eduki behar dira; talde bakoitzak arduradun bat izendatu behar du eta musikari edo bertsolariren bat ere izatea eskertuko da. Talde bakoitzean gehienez herri-kiroletan federatutako bi pertsonak eman dezakete izena (mutil bat eta neska bat) eta horiek ezingo dute herri-kirol probetan parte hartu; sokatira izango da salbuespen bakarra. Izena ematearekin batera 100 euro ordaindu beharko dira eta proba osteko afaria prezio horren barruan sartuko da.

Egutegia ere erabat zehaztuta dago: Nafarroa Behereko eta Zuberoako lurralde kanporaketa Baigorrin izango da apirilaren 22an; Arabakoa Gasteizen, maiatzaren 6an; Lapurdikoa Saran, maiatzaren 13an; Nafarroakoa Altsasun, maiatzaren 20an; Gipuzkoakoa Oiartzunen, maiatzaren 21ean eta Bizkaikoa Elorrion, maiatzaren 28an. Azken jaialdia, berriz, uztailaren 1ean izango da Berrizen. Izena emateko xibaikastola.net helbide elektronikora idatz daiteke edota lurralde bakoitzeko Ikastolen Elkartera jo. Epea kanporaketa bakoitza jokatu aurreko astean amaituko da.

Ezinbesteko hitzordua

Herrien arteko topaketak ezinbesteko hitzordu bilakatu dira. 2004an 835 lagunek hartu zuten parte 68 taldetan banatuta; iaz, berriz, 995 lagun ibili ziren lehian 80 talde osatuz. Kopuru hotzetatik haratago, sekulako giroa egon zen jaialdi bakoitzean, eta aipagarria benetan Arabako kanporaketan, esaterako, 16 talde eta 200 kirolari bildu zirela.

Xibak argi du lehiaketak «aisialdi eredu mota berri bat» bultzatzeko balio behar duela, «herrien arteko harremanean oinarrituz eta gure kultura berreskuratuz». Alde horretatik, dei egiten die euskal herri eta euskal herritar guztiei topaketa horietan parte hartzeko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Verificar las palabras con hechos reales
Euskal Herria
Bilbo espera hoy una marea de apoyos a una solución basada en la decisión y el acuerdo
Euskal Herria
Alliot-Marie sobre los presos:«Si hay voluntad real, se podrá hablar de todo»
Euskal Herria
«Que EPPK pase a ser tratado como agente político y activo»
Euskal Herria
«No nos consta que estes libre»
Euskal Herria
Prozesuari bultzada emateko baliatu nahi du Aberri Eguna Udalbiltzak
Mundua
Londres y Dublín trazan una hoja de ruta que sigue dejando el freno en manos del DUP
Kultura
«Akademian literaturaren ordezkariak egotea ona da, hizkuntza ‘probatzen’ delako»
Ekonomia
La temporalidad marca el 92,6% de los contratos en Hego Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea