GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-04-01
- Harri-jasotzea
Irigoien beste marka eder bat egiteko asmotan da

DONOSTIA

Bihar eguerdian Azpeitiko zezen-plazara hurbiltzen direnek, harri-zulatzaileen apustua ikusteaz gain, Aimar Irigoienen marka saiakera bat ere ikusi ahal izango da.

Errezildar gazte horrek 150 kiloko harri kubikoa izango du aurrez aurre, eta hiru minututako bi txanda izango ditu lanerako. Bere adinean inork egin ez duen marka egin nahi du errezildar gazteak.

Beretzat, gainera, egun berezia izango da biharkoa. Bere aita zendu zenetik lehen marka saiakera izango du. Orain arte beti alboan izan du, lan ezberdinak egiten, beraz, biharko ahalegina seguruenik ere izango du nori eskainia.

Etxauriko harri baldarra

Bihar, 12.30ean hasita, Etxauriko pilotalekuan jokatuko da bertako harri baldarrarekin egiten den lehiaketa. 136,200 kilo pisatzen duen harri zahar hori ia 50 urtetan geldirik egon ostean, Patxi Larretxeak jaso zuen orain sei urte, eta iaz Josetxo Urrutiak sei aldiz jaso zuen bost minututan.

Bihar eguerdian, Larretxea, Urrutia eta Igoa neurtuko dira harri trakets horrekin lanean. Estreinako biak dira azkeneko urteetan jasotzen bakarrak, eta elkarren arteko lehia polita iragartzen da bihar eguerdian Etxaurin.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Verificar las palabras con hechos reales
Euskal Herria
Bilbo espera hoy una marea de apoyos a una solución basada en la decisión y el acuerdo
Euskal Herria
Alliot-Marie sobre los presos:«Si hay voluntad real, se podrá hablar de todo»
Euskal Herria
«Que EPPK pase a ser tratado como agente político y activo»
Euskal Herria
«No nos consta que estes libre»
Euskal Herria
Prozesuari bultzada emateko baliatu nahi du Aberri Eguna Udalbiltzak
Mundua
Londres y Dublín trazan una hoja de ruta que sigue dejando el freno en manos del DUP
Kultura
«Akademian literaturaren ordezkariak egotea ona da, hizkuntza ‘probatzen’ delako»
Ekonomia
La temporalidad marca el 92,6% de los contratos en Hego Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea