GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-04-01
- Heineken Kopa
Gonzalez: «Biarritz etxean ari da, eta faboritoa da»
·Kapitain ohiaren ustez, norgehiagoka zaila izango da

BIARRITZ

Biarritz eta Sale gogotsu ari dira prestatzen bihar jokatuko duten partidarako. Lapurtarrak Hendaian ari dira; eta ingelesak, berriz, Donostian. Asko dute jokoan, Europako Kopako finalerdietan parte hartzeko txartela baitago lehian.

Biarritz da faborito, behintzat, gehienen ustean, bai eta Jean Michel Gonzalezenean ere. Zuri-gorrien kapitain ohiak iaz utzi zuen errugbia, eta haren ustez, talde ohiak aurrera egin behar du: «Nik uste dut Biarritz dela faboritoa. Etxean arituko gara; Euskal Herri osoaren aitzinean, eta denon babesean aurrera egin beharko genuke», adierazi zuen.

Hala eta guztiz ere, norgehiagoka zaila izango dela ohartarazi zuen Gonzalezek. «Partida zaila izango da. Haiek Ingalaterrako Ligan lehen postuan doaz, eta hori ez da kasualitatea izaten. Talde handia dute; badira bertan, gainera, Frantziako selekzioan ari diren batzuk ere, eta garbi dago irabazteko lan handia egin beharko dela», adierazi zuen.

Orain dela lau urte ere bi talde horiek neurtu ziren. Orduan Ingalaterran izan ziren, eta euskaldunek 0-15 irabazi zuten. Ordukoa ere gogorra izan zela esan zuen Gonzalezek. «Irabazi genuen, baina partida gogorra eta zaila izan zen. Ordurako, Sale talde handia zen, eta irabazteko oso zaila», onartu zuen Jean Michelek.

Ordutik ere, ordea, Sale asko indartu dela ohartarazi du kapitain ohiak: «Sale handitzen joan den talde bat izan da.Lau urtean asko indartu da; selekzioetan aritzen diren jokalari asko ditu, eta talde oso ona osatu dute. Haiek ere irabaztera etorriko dira».

Biarritzek irabazten badu, finalerdiak Donostian jokatuko ditu. Horrek zaleen itxaropena gehitu egin du, eta inork ez du zalantzan jartzen Biarritzek aurrera egingo duela. Hala ere, jokalariek final-laurdenak bakarrik omen dituzte buruan, Jean Michelek adierazi zuenez. «Atzo bertan izan nintzen beren entrenamenduan, eta amaieran beraiekin egon nintzen. Garbi daukate gauzak azkarregi ezin direla egin, eta finalerdiak jokatzeko, aurrena igandekoa irabazi behar dutela; partida horixe bakarrik dute buruan», esan zuen.

Gonzalez bera iaz Anoetako berdegunean izan zen, eta bizitako giroa ez du ahazten: «Ez dugu astero horrenbeste jenderen aitzinean jokatzen, eta sekulakoa izan zen. Giroa ere aparta zegoen, eta hori jokalariek nabaritu egiten dute. Igandean ere horrela izango delakoan nago».

Bihar, Anoetako palkoan izango da Gonzalez. «Bai, goizetik etorriko naiz, presidentearekin eta beste zuzendari batzuekin, eta Donostiako agintariekin bazkaldu ostean, zelaira joango gara. Ea dena festa handi bat izaten den», adierazi, eta amaitu zuen jarduna Jean Michel Gonzalezek.

Aviron ere bihar

Aviron Baionakoak ere Europako partida izango du. European Challengeko final-laurdenak jokatuko ditu. Futbolean UEFAko final-laurdenak balira bezala. Zuri-urdinak atzo abiatu ziren Ingalaterrara, han jokatuko baitute bihar 15.00etan London taldearen aurka. Hori ere partida bakar batean erabakiko da, eta zuri-urdinek ez dute erraza izango finalerdietarako txartela lortzea.

Sheridan-ek amaitu du aurtengo urtea

Salen jokalari batzuk kili-kolo dabiltza, eta horien artean dago Daniel Larretxea. Izan ere, Zudairekoa min hartuta egon baita azkeneko aste hauetan, eta beharbada bihar ez du jokatuko. Anoetako berdegunean egongo ez dena Andrew Sheridan da. Ingalaterrako selekzioarekin min hartu ostean ebakuntza egin behar diote, eta denboraldia amaitu du. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Verificar las palabras con hechos reales
Euskal Herria
Bilbo espera hoy una marea de apoyos a una solución basada en la decisión y el acuerdo
Euskal Herria
Alliot-Marie sobre los presos:«Si hay voluntad real, se podrá hablar de todo»
Euskal Herria
«Que EPPK pase a ser tratado como agente político y activo»
Euskal Herria
«No nos consta que estes libre»
Euskal Herria
Prozesuari bultzada emateko baliatu nahi du Aberri Eguna Udalbiltzak
Mundua
Londres y Dublín trazan una hoja de ruta que sigue dejando el freno en manos del DUP
Kultura
«Akademian literaturaren ordezkariak egotea ona da, hizkuntza ‘probatzen’ delako»
Ekonomia
La temporalidad marca el 92,6% de los contratos en Hego Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea