GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-04-01
Floren Aoiz
Prozesu luze eta zaila?

Espainiar Gobernuaren lehendakariak esaten du behin eta berriro konponbide prozesua luzea izanen dela, baita arazoz beterikoa eta, beraz, hagitz zaila. Ezker abertzalearen eletarien aldetik ere antzeko ideiak zabaltzen dira, eta hau da, halaber, eragile gehienen ahoetan dagoena. Iragana eta oraingo egoera aztertuz gero, ideia horiek aski zuzenak dira: prozesua ez da erraza izanen. Areago, ongi bukatzea aukera bat da, baina ez bakarra.

Ene uste apalean, alta, zailtasun hauen erroetara joz gero, ondorioztatu beharko genuke arazoak eta oztopoak ez daudela ezker abertzalean, beste esparruetan baizik. Zapaterok esaten ez duena, horixe da garrantzitsuena. Hark ez du aitortzen, baina prozesua luzea izanen da Estatuan ez dagoelako behar bezalako heldutasunik. Korapilatsua izanen da euskal naziotasuna eta hortik datozen eskubideak onartzeko jarkiera zabal eta gogorrak ez direlako gainditu. Arazoak ez dira erraz desagertuko errepresioaren bidetik jarraitzeko tentaldia ez dutelako behin betiko baztertu. Sabotaje saioak ez dira gelditu, espainiar komunikabide gehienen jarrera aldaketa politikoaren kontrakoa da, PPk ez du bere jarduera aldatu, gatazkari esker bizi direnak biziki asaldaturik daudeŠ: hor daude oztopoak, horregatik, auzi hauek gainditu behar direlako, hots, prozesua luzea izanen da.

Bergauza gertatzen da euskal eragile batzuekin. EAJri ez zaio komeni bere protagonismoa murgiltzen duen prozesu bat. Joko du alderdi honek politikagintzaren lehen mailatik aterako duen lurralde batasunaren alde? Baztertuko du Ertzaintza atarramendu politikoak ateratzeko asmoz erabil- tzeko tentaldia? Zer eginen du UPNk hainbeste aipatzen duen nafarron borondatearen aitzin jartzera behartuta gertatzen baldin bada? Eta PSE-PSNk? Euskaldunon erabakitzeko ahalmena errespetatzeko prest daude? Gaur egun Nafarroa Bai osatzen duten alderdiek jarraituko ote dute Nafarroaren egoera aldatu beharrean zatiketa finkatzen duen PSNrekiko akordioa bilatzen?

Ezker abertzaleagatik eta beste eragile batzuengatik izango balitz, prozesua laburra eta oso emankorra litzateke. Gauzatzea eta trantsizio uneak luzatuko ziren, jakina, baina oinarrien inguruko akordioak aise lortuko lirateke borondatea izanez gero. Uste dut, beraz, luzaera etengabe aipatzen duten batzuek prozesua luzatzeko asmoa dutela. -


Floren Aoiz - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Verificar las palabras con hechos reales
Euskal Herria
Bilbo espera hoy una marea de apoyos a una solución basada en la decisión y el acuerdo
Euskal Herria
Alliot-Marie sobre los presos:«Si hay voluntad real, se podrá hablar de todo»
Euskal Herria
«Que EPPK pase a ser tratado como agente político y activo»
Euskal Herria
«No nos consta que estes libre»
Euskal Herria
Prozesuari bultzada emateko baliatu nahi du Aberri Eguna Udalbiltzak
Mundua
Londres y Dublín trazan una hoja de ruta que sigue dejando el freno en manos del DUP
Kultura
«Akademian literaturaren ordezkariak egotea ona da, hizkuntza ‘probatzen’ delako»
Ekonomia
La temporalidad marca el 92,6% de los contratos en Hego Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea