Aralar mendikatean AHTk egingo lukeen sarraskia aztertu du asteburuko martxak
Bederatzi ordu inguru ibili ziren atzo ere mendian berrehun pertsona inguru; Ataundik gora lehenbizi, eta Zaldibia pasa ostean Ordiziara, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako asanbladak antolatutako ibilaldi informatiboaren barne. Mendi gainetik Ataungo inguru guztia eta Larraizgo ingurua ikusi ahal izan zuten parte hartzaileek, baita ongi baloratu ere abiadura handiko trenaren proiektuak zein lurretan eragingo lukeen sarraskia.
ORDIZIA
Atzo zortziak aldera abiatu zen Ordiziara asteburuan Aralar mendikatea zeharkatu zuen mendi martxa informatiboa. Nekaturik, baina jai giroan zeuden herriko kaleetatik abiatu ziren partaideak, bertako gazte eta beste hainbat auzokideren ongietorria jaso eta gero.Abiadura Handiko Trenaren aurkako asanbladak antolaturik, proiektuak mendikatean eragingo lukeen eragin geologikoa ezagutu ahal izan zuten parte hartzaileek. Lehenengo zatian Lakuntzatik Ataunera joan ziren, beste leku batzuen artean, Zaldindegi, Lizarrusti eta Maumendiko erreka ezagutu zituzten; atzo, Atunetik gorako maldak igo eta gero, Oiangu parkea eta Zaldibiako ibilbidea egin zituzten martxistek. Larunbatean 160 pertsona inguruk hartu bazuten parte ibilbidean, atzo jende gehiago animatu zen ibilaldi informatiboan parte hartzera. Antolatzaileek esandakoaren arabera, hori kontuan izanik, eta martxa egokiari eusteko malda gora konplikatua zela ikusita, nahiko luzatu zen atzoko etapa. Oiangu parkean Oiangu Bizirik izeneko partaideak itxoiten egon ziren, eta martxistekin topo egin eta gero, eserialdi bat egin zuten bertan. Zaldibian ere jende nahikoa zegoen, eta ibilaldia bertaratu bezain pronto, jendetsu bilakatu zen AHTren kontrako aldarria. Handik Ordiziarako bidea askoz ere errazagoa izan zen antolatzaileen hitzetan, baina kontuan izan behar da dagoeneko hainbat kilometro eta hainbat malda zituztela atzean bi egunetan ibilaldian parte hartu zutenek.
Maņarian ere, mendian
Maņarian, bestalde, Maņaria Bizirik taldeak azken urteotan egindako lanari jarraipena emateko asmotan, Alpino Tabirakoek Leunganera igoaldia antolatu zuten atzo. ĢEz soilik Maņariak, baizik eta gure inguru guztiak jasaten duen etengabeko erasoaren aurrean gure desadostasuna eta ardura erakustekoģ, esan zuten. Maņariatik Iņunganera eta handik Leungane, Mugarrikolanda eta berriro Maņariara abiatu ziren.
|