2006-04-03
Kurduen matxinada ez da eten
Azken hamabost urteotan Turkiako Armadaren tankeak ez ziren sartu Kurdistango hiriburuan, Dijarbakiren. Izan ere, joan den asteartean borrokak hasi zirenetik tankeek hiria bere menpe hartu dute. Armadak PKK-ko hamalau gerrilari hil zituela ezagutzera eman eta gero hasi ziren istiluak. Hain zuzen ere, bost militanteren aldeko hileta elizkizunak Dijarbakiren egin ziren egunean, martxoaren 28an, eztanda egin zuen krisiak. Milaka kurdu abiatu ziren egun hartan gerrilariei azken agurra emateko asmoz, eta Poliziak bortizki eraso zien ondorengo protestan parte hartu zuten manifestariei. Hiriburuan hasi ziren liskarrak beste hainbat herritara zabaldu dira geroztik. Behin-behineko balantzeek diotenez, kurduen matxinada berriaren lehenengo astea betetzear dagoen honetan bederatzi lagun hil dira dagoeneko; gehienak poliziak hil ditu. >>>
Aurreko editorialak
2006-04-02
- No es un frente, es un país que camina
2006-04-01
- Verificar las palabras con hechos reales
|