GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-03
Hernaniko Haur Eskolako gurasoak kexu, aurreikusitako aldaketekin

HERNANI

Hernaniko Haur Eskola heldu den ikasturtean Partzuergoan sartuko da, eta bertako gurasoak kexu dira aldaketa horrek ekarriko dizkieten «kalteak» direla-eta. Haien esanetan, hasiera batean albiste pozgarria izan zen, haur eskolak eraikin berria eta zaharrak baino plaza gehiago izango zituela jakinarazi baitzieten. «Denbora joan ahala, ordea, zenbait berri gehiago iristen joan zitzaizkigun», azaldu dute. Hori horrela, Udalarekin bilera egin zuten eta hark euren susmoak egiaztatu baino ez zituen egin.

«Jangelaren kontua oraindik airean dago, hau da, Patzuergoak ez du jangelarekin ezer jakin nahi eta orain arte Udalak gurasoen esku utzi nahi izan badu ere, orain gutxi jakin dugunez, jangelaren kudeaketa bere gain hartuko du», salatu du guraso taldeak. Hala ere, gurasoek kritikatu dutenez, jangelak hilero eta umeko 60-70 euroko kostua izango du.

Kexu dira hileroko kuoten zenbatekoan izango den aldaketa dela-eta ere. «Orain arte, diru sarreren arabera ordaindu izan dugu, hau da, urteko errentaren aitorpenaren arabera. Orain, ordea, umeak haur eskolan egiten duen denboraren araberako ordainketa jarri asmo dute», azaldu dute. Hartara, jakinarazi dutenez, haurrak haur eskolan bost ordu baino gutxiago egiten baditu, hilero 135 euro pagatu beharko da, eta 180 euro bost ordu baino gehiago egiten baditu.

Guraso taldearen iritziz, eurek ere negoziazioetan parte hartzea izan behar dute, eta horixe bera eskatu diote Udalari. Era berean, informazio garbi eta azkarra izatea ere beharrezko jotzen dute. Azkenik, jangelako ardura eta gastu guztiak Udalak bere gain hartzeko eskatzen dute. Udalak eskaera horiek guztiak bete ditzan sinadura bilketa hasi du guraso talde batek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Hizkuntza eskubideen defentsan
Mundua
La ONU trata de implicar a los serbios de Kosovo
Kirolak
Lana latz eginda bereganatu du Biarritzek kanporaketa
Kirolak
Comparten temores y conformismo
Kirolak
La primera final se salda con un naufragio total
Euskal Herria
Batasuna y EA remarcan que la sociedad vasca ha dado un aval al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea