Gazaren kontrako 350 eraso egin ditu Israelek egunotan
Israelek egunotan Gazako iparraldean 350 artilleria eraso egin dituela zabaldu zuen atzo irrati publikoak. Israelek azaldu zuenez, palestinar miliziek bertatik Israelen kontra jaurtitzen dituzten misilak areagotu dira, eta horregatik gogortu dute palestinarren kontrako indarkeria kanpaina.
JERUSALEM
Al Kassam misilak Gazako iparraldetik jaurtitzen dituzte miliziano palestinarrek Israelera, baina Israelgo Armada ez da atzean gelditzen. Joan den larunbatean palestinarrek sei misil jaurti zituzten Israelgo lurraldera. Neguev basamortuan erori ziren eta ez zuten inor zauritu. Dena dela, Israelgo Armadak 150 artilleria eraso egin zituen palestinarren kontra. Horiek aurreko egunekoei gehituta, orotara 350 inguru eraso egin ditu Israelek. Bertako agintariek argudiatu dutenez, palestinarren erasoak areagotu dira azkenaldian. Gainera, Al Kassam misilez gain, urrunago iristen diren Katiuska misilak ere erabili dituzte.
Milizien arteko giro nahasia Israeldar eta palestinarren artean ez ezik, palestinar milizien arteko giroa ere nahasi dago azkenaldian. Egoera ez okertzeko, Hamaseko Gobernuak erabaki du Izadin Al Kassameko kideek Hamasen gertuko talde armatua ez dutela Aginte Nazionaleko segurtasun indarretan parte hartuko. Gaur egun Al Fatah da PANeko segurtasun indarretan jaun eta jabe.
Bestalde, Israelgo iparraldean eta Zisjordanian bost pertsona hil ziren eskualdean izandako euri jasaren ondorioz, Israelgo Poliziak jakinarazi zuenez. Lekukoen berbetan, gauean mendietan pilatutako euria ur-jauzi indartsu bihurtu zen egunez. Biktimen artean bi, gutxienez, palestinarrak dira eta biak modu berean hil ziren. Herri desberdinetan baina kasu bietan, ur-korronteak gidatzen ari ziren autoak eraman zituen. Beste hiru hildakoak informazio iturriek ez zuten jatorria zehaztu trafiko istripuetan hil ziren, urez betetako errepideetan talka eginda.
El Partido Laborista intenta formar Gobierno sin Kadima
JERUSALEN El Partido Laborista inició ayer una campaña para intentar establecer una coalición de Gobierno dirigida por su líder, Amir Peretz, que incluya a todas las formaciones de derechas e ignore a Kadima. Según informó el periódico “Haaretz”, los laboristas recomendaron al presidente israelí, Moshe Katsav, que encargue a Peretz la formación de un nuevo Gobierno, en vez de al líder del Kadima, actual primer ministro. El líder de la Unión Nacional, Binyamin Elon, y el Partido Religioso Nacional ya han anunciado que apoyan la designación de Peretz. Los laboristas están intentando formar una coalición con el Shas, el Meretz, el Judaísmo Unido de la Torá, el Partido de los Pensionistas y o el Likud o la Unión Nacional, y con apoyo desde fuera por parte de los partidos árabes.
|