GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-03
San Gilen ustez, presoak gerturatzea «prezio politikoa» litzateke

BILBO

Euskal preso politikoen aurka Estatu espainolak indarrean duen sakabanaketa politikari eustearen alde agertu zen, atzo, Maria San Gil. Izan ere, PPren EAEko presidenteak presoen balizko gerturatze bat «prezio politikoa» ordaintzearekin parekatu zuen.

Europa Press Televisionek egindako elkarrizketa batean egin zituen adierazpen horiek San Gilek. ETAren su-eten iraunkorrak irekitako agertokia kontuan hartuta, preso politikoak Euskal Herrira gerturatzearen gainean duen iritzia galdetu zion komunikabide horrek. «Ez da prezio politikorik ordaindu behar. Terroristak pizten hasten baldin bagara, prezio politikoa izango dutela sinestaraziz, dena oso gaizki egiten arituko ginateke eta oso gaizki hasiko genuke nik beste modu batera izendatuko nukeen bake prozesu hori», erantzun zuen, eta honakoa gaineratu, segidan:«ETA- ri eskatu behar zaiona da armak entrega ditzala, utz diezaiola hiltzeari, eska dezala barkamena, Justiziaren esku jar daitezela eta egindakoagatik damua ager dezatela».

«Baldintzak, guk»

PPko buruaren iritzian, «ETA da baldintzak jartzen ari dena» balizko negoziazio baterako. «Guk jarri behar dizkiogu baldintzak talde terroristari; eta behin baldintza horiek betetzen dituenean eta guztiok barneraturik dugunean terrorismoa bukatu dugula, orduan bestelako gauza batzuen gainean hitz egin dezakegu», gaineratu zuen.

Erakunde armatuaren su-etena «iraunkorra» izan dadin, oso ondo egin behar ditugu etxeko lanak, eta alderdi demokratikook oso argi izan behar dugu ETAri ikusarazi behar diogula ez duela ezertxo ere irabaziko, ez dagoela saririk trukean, su-eten iraunkor hori iraunkorra izango dela ezertxo ere jaso gabe», nabarmendu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Hizkuntza eskubideen defentsan
Mundua
La ONU trata de implicar a los serbios de Kosovo
Kirolak
Lana latz eginda bereganatu du Biarritzek kanporaketa
Kirolak
Comparten temores y conformismo
Kirolak
La primera final se salda con un naufragio total
Euskal Herria
Batasuna y EA remarcan que la sociedad vasca ha dado un aval al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea