- Amateur: Balentziaga Memoriala
Rodriguezek «etxean» irabazi zuen klasikoa
·Madrildarra Eibartik joan zen 12 urte zituela; atzo, Ixuan nagusi izan zen
EIBAR
Balentziagaren Memorialekoa bezalako ibilbide gorabeheratsua izan du David Rodriguez madrildarrak. Izan ere, Eibarren bertan jaio zen, eta Arrateko baserri batean bizi izan zen 12 urte bete arte. Orduan, aitak istripu bat izan, eta Madrilera joan zen familia osoa. Han, txirrindularitzan hasi zen eta oztopoak ere gainditu ditu. Orain dela bi urte bizikleta utzi zuen eta aitarekin batera ekin zion lanari Renfen errepideak garbitzen. Baina, azken aukera eman zion bere buruari eta atzo etekinak izan zituen etxean.Lasterketa Ixuan erabaki zen. Lehendabiziko aldapan Rodriguezek erasora jo zuen eta bakarrik hanka egin zuen, ustekabean. Indarberrituta, ez zuen berriro atzera begiratu. Atzetik, Intxausti ahalegindu zen eta oso gertu izan zuen Rodriguez. Baina, Seguros Bilbao taldeko gazteak ezin izan zion erritmo biziari eutsi. Egia esan, Rodriguezek Ixuako jaitsieran lortu zuen garaipena, sekulakoak egin zituen eta aldeak nabarmen areagotu zituen Intxausti, Escola (Barcelona)eta Gutierrez (Camargo) hirukotearekiko. Bi minutuko aldea zuen San Miguelen, helmugatik 12 kilometrora. Madrildarra garaile ikusi zen. Tropelean ere horrelaxe onartu zuten eta zortzi txirrindulari bildu ziren buruan. Hortaz, Rodriguezek denbora izan zuen garaipenaz gozatzeko
Bidebarrieta kalean. Belda izan zen bigarren, eta Elorriagak podiuma zapaldu
zuen Gutierrezen aurretik.
Zornotzan, Caja Rural taldea nagusitu zen Udaberri sarian
eta Aramendia gailendu zen helmugan, Muniketa eta Autzagane bi aldiz gaindituta.
Nafarrak Castroviejo hasiberria (Seguros Bilbao) menderatu zuen Lehendakari
Txapelketan, 89 kilometroko
lasterketan.
Azkenik, Ruben Reig txirrindulariak irabazi zuen Valladolideko Itzulia. Sailkapen nagusian, Reigek Mata (Saunier) eta Palacios (Avila) gainditu zituen. Euskaldunei dagokienez, Egoitz Garcia laugarren sailkatu zen, Mundiñano (Bidelan), 7., Negurueula (Alfus), 8. eta Aldazabal (Bidelan), 9.
«La clave es creérselo y yo me lo he creído, y he sido el más fuerte»
U.I. EIBAREl ganador apenas contenía las lágrimas en la meta, por lo que significa ganar el Valenciaga y su vinculación con Eibar, donde vivió hasta los 12 años. «Mi primer objetivo y el del equipo era el Valenciaga. Yo, además, lo había preparado con muchas ganas porque soy de aquí, de la tierra». Rodríguez explicó por qué atacó en Ixua. «He visto que la gente venía muy tocada y he atacado desde abajo porque pensaba que era el más fuerte. De todas formas, me ha sorprendido quedarme solo. He cogido grupos hasta que me he quedado en cabeza y he ido a muerte hasta la meta. Aquí la clave es creérselo. Me lo he creído y ya no he mirado atrás». El madrileño, de 25 años, aclaró su vinculación con Eibar. «Mi padre era talador y el trabajo tenía mucho peligro. Un día le cayó un pino, a mi madre le entró miedo y nos fuimos a Madrid a un trabajo más tranquilo». «Toda la familia somos de aquí, excepto la parte de mi padre que es gallega. Por eso, estoy muy contento de correr en un equipo gallego y de haber ganado aquí. Todo ha salido perfecto».
|