- Sokatira (Arabako Txapelketa)
Arrizkozubi jaun eta jabe izan da bere herrian
DONOSTIA
Arrizkozubi jaun eta jabe izan da Arabako Launako Txapelketan. 600 kiloko finala jokatu zen Laudion, Arrizkozubi taldearen herrian, eta nahi zuten guztia egin zuten. Bi talde aurkeztu zituen, eta estreinako bi postuak eurentzat izan ziren.Arrizkozubi B izan zen nagusi tiraldi guztiak irabazita.
Ak, berriz, Bren aurkakoa ez gainontzeko tiraldi guztiak bereganatu zituen.
Hirugarren Badaiotz B izan zen. Aurreko biekin galdu, eta gainerako tiraldi
guztiak irabazi zituen. Hortik aurrera lehia handia izan zen, berdinketak ere
izan baitziren, baina Kuartangoko A sailkatu zen laugarren, Badaiotz A eta
Kuartangoko Bren
aurretik.
|