GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-04-03
- Urrezko Aizkora
Txapartegi eta Mugertza, hurrengo kanporaketara

DONOSTIA

Mugertzak eta Txapartegik aurrera egin dute Urrezko Aizkoran, Lasa eta Etxebeste mendean hartuta. Bi kanporaketa hauek herenegun jokatu ziren Zegaman, eta orain arte izandako sarrerarik eskasena izan zen bertan. Bi saioetan, aizkolariek lan bera izan zuten. Hasteko kana-erdikoa moztu zuten zutik, gero erlojuz kontra aritu ziren 45 ontzakoarekin, ondoren 60 ontzakoa zeinek azkarrago moztu izan zuten, eta azkenik lau kana-erdiko ebaki behar izan zituzten.

Etxebeste eta Txapartegiren arteko demarekin hasi zen ekinaldia. Zutikako enborra Txapartegik bota zuen estreina. 2.39 izan zen bere denbora, eta Igeldokoak hamaika segundo gehiago behar izan zituen. Erlojuz kontrakoan, Etxebestek bi segundo atera zizkion Aizarnakoari. 1.02 izan zen haren denbora. Gero, 60 ontzakoarekin, berriro ere Txapartegik aurre hartu zuen. 1.58 izan zen haren denbora, eta lau segundo gehiago behar izan zituen igeldoarrak. Iraupeneko proba 8 minutu eta 53 segundotan burutu zuen Txapartegik, eta 9.02an Etxebestek. 14.34 izan zen Txapartegiren amaierako denbora, eta 14.56 Etxebesterena. Mugertzak, berriz, proba guztiak irabazi zizkion Lasari. Zutikakoa 2.23an amaitu zuen, Legorretakoari bost segundo kenduta. Mutrikuarrak 45 segundotan bota zuen 45 ontzakoa, eta Lasak 14 segundo gehiago behar izan zituen. 60 ontzakoa, berriz, 2.32an burutu zuen Mugertzak arerioari bederatzi segundo kenduz, eta iraupenenekoa 9.03an amaitu zuen 24 segundo kenduz. Mugertzak lan guztiak 9.03an amaitu zituen eta Lasak, berriz, 9,27an.

Mugertza eta Atutxa

Gazteen bi saio ere jokatu ziren. Mugertza III.ak Rodriguez II.a mendean hartu zuen, eta Atutxa II.ak ere irabazi egin zion bere kanporaketa Gorriti III.ari.

Gazteek ere bi saioetan lan bera izan zuten. Lehenengo 45 ontzakoa zeinek kolpe gutxiagotan moztu aritu ziren. Gero, enbor bera zeinek azkarrago moztu neurtu ziren, eta azkenik bi 45 ontzako eta bi kana-erdiko ebaki behar izan zituzten.

Aramaion neurtu ziren Mugertza III.a eta Rodriguez II.a. Kolpekakoan segoviarra nagusitu zen. 49 kolpetan bota zuen 45 ontzakoa, eta mutrikuarrak bat gehiago behar izan zuen. Hortik aurrera, ordea, gipuzkoarra erabat nagusitu zen.

Mugertzak 1.20an bota zuen 45 ontzakoa, eta Rodriguezek 1.50ean. Saio luzean, gipuzkoarrak 9.55ean amaitu zuen, eta 11.25ean segoviarrak. Gauean Zegaman, Atuxa II.ak ez zion aukerarik eman Goirriti III.ari. Kolpeka, 41ean bota zuen 45 ontzakoa, eta zortzi gehiago behar izan zituen Uharte Arakilgoak. Etzanda, bizkaitarrak 1.17an ebaki zuen 45 ontzakoa, eta 1.31n nafarrak. Luzean, Atutxak II.ak 10.1a7n amaitu zuen, eta Gorritik 12.53ean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Hizkuntza eskubideen defentsan
Mundua
La ONU trata de implicar a los serbios de Kosovo
Kirolak
Lana latz eginda bereganatu du Biarritzek kanporaketa
Kirolak
Comparten temores y conformismo
Kirolak
La primera final se salda con un naufragio total
Euskal Herria
Batasuna y EA remarcan que la sociedad vasca ha dado un aval al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea