GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-04-03
- Harri-zulatzaileen apustua -
Trapagaranek maisutasuna erakutsi du
·Bederatzi zuloko aldea kendu zion Jaizubiari Azpeitian jokatutako apustuan

AZPEITIA

Trapagaranek eraman zuen atzo Azpeitiko zezen-plazan jokatu zen harri-zulatzaileen apustua. Hasieran uste baino alde handiagoa egon zen bi taldeen artean, bederatzi zuloko aldea egon baitzen.

Sekulako giroa izan zen atzo Azpeitian. 600 ikusle inguru batu ziren desafioa ikusteko; horietako gehienak bizkaitarrak. Jende oso gaztea harmailetan, eta normalean apustuetan izaten den giroarekin ez zuen zerikusirik, futbol zelai bateko itxura gehiago baitzuten harmailek. Atzokoak «baina» bakarra izan zuen, Gipuzkoatik oso jende gutxi joan zela, hain zuzen. Bizkaian kirol hau berreskuratu dute, 100 lizentziatik gora dituzte, eta orain ahalegin berezia egin beharko da orain dela 100 urte inguru Gipuzkoan izan zuen arrakasta berreskuratzeko. Talde bakoitzak hiru ordezkari izan zituen lanerako, eta ordubete harriak zulatzeko. 10 zentimetroko zuloa egin behar zen, eta ordu erdira harria aldatu. Alde bakoitzak 3.000 euro jarri zituen dirutan.

Trapagaranek ziztu bizian ekin zion lanari. Zaleek ordu guztia horrela iraungo ote zuten kezka ere bazuten, baina ez zen arazorik izan. Jaizubiakoak baino eskarmentu handiagoa dute, eta hori nabaritu egin zen. Ordu laurdenerako hiru zuloko aldea lortu zuten. Bederatzi egin zituzten, eta gipuzkoarrek, berriz, sei. Hurrengo hamabost minutuetan ere erritmoa ez zen batere aldatu, talde bakoitzak zulo kopuru bera egin zuen. Harria aldatzeko garaia heldu zenean, 18 zulo zituen eginak Trapagaranek eta 12 Jaizubiak. Beraz, nahiko garbi zegoen bizkaitarrek beherakada handiren bat izaten ez bazuten, garaipena haientzat izango zela.

Probak normalean ordu erdira izaten dira, eta denbora horretan orain artekoan errekor guztiak apurtu zituen Trapagaranek. Bigarren orduerdian ere gauzak ez ziren gehiegi aldatu. 45 minutu bete zirenean, dena erabakita zegoen. 25 zulo egin zituen Trapagaranek, eta 17 Jaizubiak. Harmailetan giroa berotzen ari zen, izan ere, gehienak Bizkaitik etorriak zirenez, apustua poltsikoan ikusten zuten.

Azkeneko ordu laurdena izan zen berdinena. Bederatzi zulo egin zituen Trapagaranek, eta zortzi jaizubiak. 34 zulo eta 6,5 cm izan zen Trapagaranen azkeneko marka, eta 25 zulo eta 8,5cm Jaizubiarena. Garcia, Lander eta Sanjose izan ziren bizkaitarren ordezkariak, eta Berrirdi, Andueza eta Isuskiza gipuzkoarrenak.

«Uste baino errazago joanda»

Fertxi Garciak, Trapagarango izarrak, garbi utzi zuen uste baino errazago izan zela: «Ez genuen uste horren erraz irabaziko genuenik, baina horrela izanda. Hala ere, uste dut Jaizubiak ez duela bere lanik egin, gaur erakutsi dutena baino gehiago dira. Sekulako giroa izan da hemen, eta uste dut gainditu egin dituztela», esan zuen. Saioak ordubeteko iraupena izateak kezkatzen zituen, baina ez zen arazorik izan: «Asko prestatu gara, eta oso ongi joan gara. Azkenerako lasaitu ere egin gara. Ikusi dugu irabazi dugula, eta lasaiago aritu gara», esan zuen.

Aritz Isuskizak, Jaizubiako ordezkariak, ez zuen aitzakiarik jarri: «Uste genuen irabaziko genuela. Bigarren ordu erdirako itxaropen handia genuen, baina gu baino gehiago direla ikusi da. Asko entrenatu dugu, baina gu baino gehiago dira. Oraindik gehiago aritu beharra daukagu lanean beren parera heltzeko», esan zuen.

Hori bai, aurrera jarraitzeko oraindik eta gogo handiagoarekin geratzen omen dira: «Dudarik gabe, horrelako apustu bat galtzeak min egiten du, baina aurrera begira lehen baino gogo handiagoa geratzen zaigu. Hobetzeko tartea badugula uste dut, eta lanean jarraituko dugu», esan zuen.

Euskal presoen aldeko aldarrikapenik ere ez zen falta izan ez harmailetan ez eta kirolarien artean, Trapagarangoak presoen argazkiekin plazaratu baitziren.



Irigoienek 24 aldiz jaso zuen 150eko kubikoa
J.L.
AZPEITIA

Aimar Irigoienek ez zuen hutsik egin, eta 20 urterekin orain arte beste inork egin ez duena egin zuen atzo Azpeitiko zezen-plazan, harri-zulatzaileak lanean ari ziren bitartean.

20 urteko errezildar gazte horrek 24 jasoaldi eman zizkion 150 kiloko harri kubikoari hiru minutuko bi txandatan.

113koarekin eta 125ekoarekin berotu ostean, marka egiteko garaia iritsi zitzaion. Lehen txandan gauzak primeran egin zituen, bigarrengoan bezalaxe, bakoitzean 12na jasoaldi eman zizkion. Telleria II.a izan zuen harriak ipintzen, eta bere osaba, Patxi, aritu zen erlojuarekin, zendu bitarte bere aitak egiten zuen lana egiten.

Denen artean Aimar primeran eraman zuten, eta azkenean 24 jasoaldirekin amaitu zuen marka ahalegina, jendearen txalo artean.

«Gustura nago egindakoarekin. Etxean egiten dudan lana oraindik eta hobeto egin dut plazan. Hamaika jasoaldi inguru egitera atera naiz txandako, baina hemen zegoen giroa ikaragarria zen, eta gehiaago egitea ere merezi zuen», esan zuen. Izan ere giroa sekulakoa zela onartu zuen: «Baldintza hauetan ez nintzen lanean inoiz aritu, baina gauza ederra da.Niri harmailetan buila entzutea gustatzen zait, eta gaurkoa oso polita izan da», esanda amaitu zuen jarduna.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Hizkuntza eskubideen defentsan
Mundua
La ONU trata de implicar a los serbios de Kosovo
Kirolak
Lana latz eginda bereganatu du Biarritzek kanporaketa
Kirolak
Comparten temores y conformismo
Kirolak
La primera final se salda con un naufragio total
Euskal Herria
Batasuna y EA remarcan que la sociedad vasca ha dado un aval al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea