Lan-baldintza duinen alde grebara deitu dute biharko Bizkaiko Merkataritzan
Soldata eta lan-baldintza duinak eskatzeko, bihar grebara deituta daude Bizkaian Merkataritzako 25.000 langile inguru. ELAk, LABek, UGTk eta USOk Ehun, Larru eta Zapata, Metal, Altzari merkataritza eta Merkataritza orokor sektoreetarako lan hitzarmena exijitu dute, eta «irabazi handiak dituela ezkutatzen ez duen» patronalaren jarrera salatu dute zero orduko lanaldi murrizketa eskaintzeagatik. Deialdi hori urtarrilekoa bezain arrakastatsua izatea espero dute.
BILBO
«Emakume asko biltzen dituen oso sektore gazte» honetan, langileak kalera aterako dira bihar ELA, LAB, UGT eta USO sindikatuek egindako greba deiari jarraituz, soldata eta lan-baldintza duinak exijitzeko. Sektore horretan, emakume gazte ekuazioa lanaldi altu, soldata baxu eta lanaldi partzialeko kontratuen berdina dela esan zuten.
Marije Fernandezek (ELA), Ziortza Ameztoik (LAB), Paula Garciak (UGT) eta Ana Fernandezek adierazi zuten urtarrilaren 5eko greba «historikoa» izan zela, eta horren arrakastaren ondorioz, «patronalari irabazitako eta langileen indarrak lortutako» Elikagai merkataritzako hitzarmena sinatu zutela nabarmendu zuten. «Orain dela hilabete bat, zor dieten diruari eta lanaldi murrizketari ezetz esan zien patronalak adierazi zuten, baina Bizkaiko patronalak Cebekek amore eman behar izan du. Izan ere, greba handien jasan zuten enpresaburuek akordioa exijitu baitiete, eta positibotzat jotzen dugun akordio bat hartu zuten».
Biharko grebara bost sektore deituta daude: Ehuna, Larru eta Zapata, Metala, Altzaria eta Merkataritza oro har. Guztira, 25.000 langile inguru izango dira. Publikoki irabazi handiak dituela ezkutatzen ez duen patronalari aurre egingo diotela azaldu zuten.
Lau sindikatuek Cebeken jarrera «lotsagarria» salatu zuten, merkataritzako hitzarmenak lan munduan lanaldi luzee- nak dituelako, urtean 1.734 eta 1.774 ordu bitartekoak. «Merkataritzako hitzarmenetan, denetan, gauza bera helarazi digute: lanaldi murrizketarik ez», esan zuten.
Sektore horretako langileak «beren eskubideen alde borrokatzeko antolatzen hasi dira» eta horrela erakutsi dute igande eta jaiegunetan zabaltzearen inguruko auzian.
ELAk, LABek, UGTk eta USOk merkataritzako langileei konpromisoa adierazi zieten eta soldata eta lan-baldintza duinak onar ditzatela negoziatzeko esku-sartzea berretsi zuten.
Bihar apirilak 7 egingo duten lan-utzialdia arrakastatsua izango dela eta patronalak mugitu behar izango duela nabarmendu zuten sindikatuek. «Horrela ez bada, hau ez da urteko azken mobilizazioa izango», ohartarazi zuten.
|