Torturaren aurkako Protokoloak borondatea behar
Gobernu espainolak atzo Nazio Batuen Torturaren aurkako Aukerako Protokoloa berretsi izanak aukera interesgarria dakar torturari aurre egiteko. Hala iritzi dio Torturaren Prebentziorako Koordinadorak, 41 erakundek osatutakoak. Delako protokoloak aditu independenteek gomendioak eman eta atxilotze zentroak bisitatzeko aukera emango du. Berrestea bigarren pausoa da Protokoloa sinatu ondoren; hurrengoa, berriz, hura abian jartzea. Baina aplikatzeko modua estatuen esku egongo da eta, torturaren aurka diharduten zenbait taldek nabarmendu dutenez, Protokolo guztia iruzur huts bihur liteke. Nolanahi ere, atzoko berrespena pauso garrantzitsua da baldin sinatzailearen borondateak lagunduta badator. Torturaren Prebentziorako Koordinadorak inkomunikazioa bertan behera uzteko eskatu du, hala nola, espetxeetako bakartze-erregimena. Izan ere, horrelako neurririk hartu gabe protokolo guztiak hutsaren hurrengo dira. Estatu espainoleko kanpo-arazoetarako ministro Miguel Angel Moratinosek munduko gobernu guztiei adorea eman zien protokoloa berresteko. Gobernu espainolak Teo van Boven Nazio Batuetako Torturaren Aurkako Errelatorearen gomendioei baino jaramon handiagoa egingo ahal diote? -
«Teníamos razón... lortu dugu!»
Las trabajadoras de limpieza de las instalaciones municipales de Irun subcontratadas vuelven hoy al trabajo. «Cansadas», pero «muy contentas». Apostaron por la lucha y por el acuerdo. La primera ha sido larga, 77 días, por la actitud cerrada al diálogo del Ayuntamiento y las empresas. El segundo, el acuerdo, que satisface prácticamente todas las reivindicaciones de las trabajadoras, se ha conseguido en apenas una semana. La noticia es motivo de alegría, en primer lugar por las trabajadoras que han soportado tan dura situación hasta conseguir sus objetivos. No obstante, tiene su lado triste: constata que los derechos no son algo que las diversas instituciones garantizan. Ciertamente, tenían razón; las empresas se la ha dado en sólo tres reuniones... después de más de dos meses de huelga. -
Akaba Bera-Bera azkenetan
Akaba Bera-Bera eskubaloi talde donostiarra azkenetan da, antza. Baina, ez talde kaskarra delako, ezta hurrik eman ere. Kopako txapeldunordea da, eta Errekoparako txartela ia ziurtatuta du; azken 15 urteetan Ohorezko Mailan eta Europan izan da. Beraz, eliteko taldea da, baina ez du dagoen mailan segitzeko dirurik. Bi jokalarik baino ez dute kontratua hitzartuta. Gainerakoek iraungitzear dute. Emakumezko taldea da, eta hori ez da garrantzi gabeko ñabardura. Lortu dutena lortzeko beste edozein taldek, gizonezko edozein taldek adinako esfortzua egin dute. Ez dute hainbeste jarraitzaile, ordea. Erakundeek, are babesle pribatuek ere, ez dute berdin erantzuten «talde handien» krisietan. Nolanahi ere, denok egin behar genuke horretaz gogoeta. -
|