Hondakinen tratamendua
Batasuna, hurbileko prozesatzearen alde
Ia Ipar Euskal Herriko hondakinak kudeatzeko egiturak pribatizatu behar diren edo publikoak izaten jarraitu behar duten erabakitzeko eztabaida puri-purian den mementoan, Batasunak azken aukeraren alde egin du. Zaborren arazoan gizartearen parte-hartzea nahitaezkoa dela uste du talde abertzaleak, eta horretarako, hondakinen tratamendua hurbilean egitea beharrezkotzat jotzen du. Horregatik, Bil ta Garbik proposatzen dituen bi zentroak beharrean lurperatze gune anitz sortzea bultzatu nahi du Batasunak. Sindikatuaren eremua inposatua dela salatu zuen.
HIRIBURU
Hondakinen prozesuaren eta kudeaketaren inguruan bere iritziak eta proposamenak plazaratu zituen atzo Batasunak, Bil ta Garbi Ipar Euskal Herriko zabor handiena kudeatzen duen sindikatuaren egoitzaren aitzinean. Sindikatua erraldoitzat jo zuen talde abertzaleak, eta urruntasunak sentsibilizazio eza ekartzen duela ondorioztatu zuen. Horri aurre egiteko eta jendea arazoan inplikatzeko, hurbileko lurperatze zentro anitzen alde agertu zen taldea. Gizartearen parte-hartzea bermatzeko eta denen arazo horren konponbidea bultzatzeko informazioa eta hezkuntza nahitaezkoak direla azaldu zuten taldeko ordezkariek.
Zentro anitz abiatzeko proposamena Bil ta Garbik duen politikaren kontra doa, sindikatuak ekainerako lurperatzeko bi toki aukeratuko baititu aurkeztuak dituzten hamabi tokien artean. Lurperatze zentroak aukeratzeak gizartean sortu duen zeresan eta protesten ondoren, hondakinen kudeaketan elkartasuna funtsezkoa dela nabarmendu zuen Batasunak. Aldi berean, bi gune inposatu beharrean lurralde bakoitzak bere hondakinak kudeatzeak arazoaren muinean dagoen herritarren konpromisoa ahalbidetuko lukeela baieztatu zuen, herritarrek arazoa bere egin eta konponbidean parte har dezaten. Horretaz gain, gune anitz izateak garraioa mugatzea eta tokian tokiko enpleguak sortzea ekarriko lukeela nabarmendu zuten ezker abertzaleko ordezkariek.
Hondakinena gizarte osoaren arazoa izanik, horien kudeaketa guztiak publikoa izan beharko lukeela baieztatu zuten Batasuneko kideek. Izan ere, haien ustez, zaborren tratamendu eta kudeaketak gizartearen eskuetan egon behar du arduren banaketa eta kontsumoa orekatuak izan daitezen.
Bestalde, Bil ta Garbi sindikatuaren eragin eremua inposatu zutela salatu zuen alderdi abertzaleak. Prefetak lurralde artifizial bat inposatu duela nabarmendu zuten, inolako instituziorik irudikatzen ez duena. Ipar Euskal Herriko 200 herri hartzen ditu eta Biarnoko hiru kantonamendu; orotara, 240.000 lagunen zaborrak kudeatzeaz arduratzen da.
Bil ta Garbi sortzea hautetsien geldotasunaren ondorio izan zela salatu zuen talde abertzaleak. Baina hori baino gehiago, hautetsi askoren zurikeria eta jokamolde populista agerian utzi nahi izan zuten Batasuneko kideek. Kostaldearen eta barneko aldearen arteko gatazkaz baliatzen ari direla adierazi zuten, haien arrakastaren alde egiteko gizarte osoaren kaltetan. Errausteko plantaren alde egitean hautetsiek hauteskundeei begira jokatzen dutela gaineratu zuten. Horien artean, Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako presidentearen izena aipatua zuten bereziki kideek.
Bachefores errausteko planta itxi izana positibotzat jo zuten Batasuneko ordezkariek. Aldi berean, Txingudiko bailaran eraiki nahi dutenaren egitasmoa gelditzeko galdegin zuten gizartearen eskaerarekin bat egiteko.
Talde abertzalearen iritziz, informazioa eta hezkuntza indartu behar dira sentsibilizazioa garatzeko, eta, ondorioz, gizarte osoa konponbidearen bidean ezarri. Pauso hori behin bermatuta, gaiari buruzko eztabaida aberatsa eta zabalagoa izango bailitzake.
Helburua «hondakinik ez» politika litzatekeela adierazi zuten, merkatuan diren produktuak geroago berriz erabil daitezen produzitzeko. Horrek gizartearen kontsumitzeko era eta jokaera aldatzea ekarriko luke. Beste alde batetik, kontsumorako ekoizpenak material biodegradagarrietan egin beharko liratekeela esan zuten. Ekoizleen engaiamendua beharrezkoa dela esan eta azkenik berziklatzearen garrantzia nabarmendu zuten.
Greenpeace propone prohibir la incineración de basuras
MADRID Greenpeace ha exigido al Gobierno español que prohíba la incineración de basuras «porque es un sistema contaminante e insostenible de gestión de las basuras». Además, esta asociación ecologista pide al Ejecutivo español que adopte «un cambio radical en la política sobre basuras, ya que, con el modelo actual, la cantidad de residuos en España no ha parado de aumentar». Greenpeace ha realizado estas peticiones en la Conferencia de Residuos que se celebra en Madrid y que, a juicio de esta asociación, «es especialmente importante porque el Gobierno tendrá que desarrollar este año una nueva política de residuos, ya que el Plan actual está vigente hasta diciembre de 2006». Según datos aportados en su informe ‘‘La situación de las basuras en España’’, entre los años 1996 y 2003 se ha producido un aumento del 30% «en la cantidad de residuos sólidos que generamos». Lejos de la «euforia de administraciones, gestores y envasadores», Greenpeace denuncia que el actual modelo «no alcanza los niveles de recuperación a los que obliga la directiva europea de envases. Por el contrario, la cantidad de residuos cuyo destino final es el vertido o la incineración no ha dejado de aumentar en los últimos años». Según el informe de Greenpeace, sólo se recupera un 11,5% del total de las basuras producidas en el Estado español. «Cambiar el modelo» En el contexto de la conferencia de Madrid, el director de Greenpeace, Juan López de Uralde, ha propuesto cambios en el modelo de recogida «y la prohibición de algunos métodos de gestión de basuras que son muy contaminantes, como la incineración», ya que «cada vez se genera más basura; así que el problema no se resuelve, sino que se agrava». A juicio de la responsable de la campaña de tóxicos, Sara del Río, «sólo con programas de residuo cero y eliminando la incineración podremos avanzar hacia soluciones sostenibles y acabar con el problema de las basuras».
|