GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-06
Tontxu Campos: «Curriculuma Euskal Herrirako eredua da»
Garatzen ari den Euskal Curriculuma Euskal Herrirako eredua dela ziurtatu zuen atzo Tontxu Campos Hezkuntza sailburuak, eta, Lakuako Gobernuak EAEn soilik aplikatuko duela onartu bazuen ere, herria izaten jarraitzeko erreminta «eraginkorra» eta «zilegia» dela nabarmendu zuen. Bereizketa hori ontzat jo du Euskal Herriak Bere Eskolak, baina Curriculuma oso-osorik aplikatu behar duela, ez Estatuak ezarritako kopuruan, zehaztu zuen.

GASTEIZ

Hezkuntza arloko hainbat eragilek Udalbiltzaren laguntzarekin batera bultzatutako Euskal Curriculuma Euskal Herri osorako eredua dela adierazi zuen atzo Tontxu Campos Hezkuntza sailburuak Gasteizko Legebiltzarrean. «Euskal Herrian errealitate politiko ezberdinak badaudela onartzen dut, baina kultura ikuspuntutik, ez dago errealitate ezberdinik», nabarmendu zuen.

Hezkuntza Batzordearen aurrean agertu zen Tontxu Campos, PPk eta PSEk Euskal Curriculumaren garapen proze- suaren gainean egindako galderak erantzuteko. Sailburuak gogorarazi zuenez, proiektua ekarpen fasean dago orain, eta, behin betiko onartu baino lehen, horiek guztiak aztertuko ditu Hezkuntza Sailak. Curriculuma dekretuz onartuko dela argitu zuen, eta Lakuako Gobernuak EAEn bakarrik aplikatuko duela argi utzi zuen. «Proiektu hau ez da arautzalea eta ez du ezer inposatzen», gaineratu zuen.

Egindako agerraldian, herria izaten jarraitu nahi bada, curriculum propioa izatea ezinbestekoa dela adierazi zuen Tontxu Camposek, eta euskal kulturak bizirik jarraitzeko «erreminta eraginkorra» izango delakoan dago. «Curriculum propio bat garatzea edozein herriren jomuga zilegia da, herri bat delako eta herria izaten jarraitzeko borondatea erakusten duelako», azaldu zuen.

Euskal Herriak Bere Eskola

Euskal Curriculuma eta EAEko Curriculum ofiziala dena bereiztu izana ontzat jo zuen esparru honetan lanean ari den Euskal Herriak Bere Eskola era- kundeak. Hala ere, Curriculuma «%100an aplikatu beharko luke», erantzun zion Camposi. «Agerraldian, euskaldunon borondatearen gainetik Espainiako legedia errespetatu beharra aipatzen da, hala, LOEk ezarritako joku arauen arabera aplikatuko dutela dio Eusko Jaurlaritzak. hau da, Euskal Curricu- luma soilik %45ean aplikatuko da EAEn. Ez dugu Curriculum Euskañolik behar!», esan zuen.

Egitasmo honek eztabaida fasean dagoela erantsi ondoren, Lakuari horretarako «beharrezkoak diren baliabideak eskaintzea» eskatu zion ere EHBEk.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Nueva colaboración altruista de Lakua
Euskal Herria
El Papa pide «intensificar esfuerzos por la paz»
Euskal Herria
Un accidente en maniobras militares deja sin luz a 4.400 abonados en Erribera
Ekonomia
Las limpiadoras de Irun desconvocan la huelga tras lograr equiparar sus salarios
Mundua
Londres, Dublín y Sinn Féin coinciden en acusar a quienes desean malograr los avances
Euskal Herria
La AN prohíbe el acto del Kursaal y cualquier otro de sus características
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea