GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-04-06
Erregeak Katmandu itxi du protesta uholdea saihesteko
Ez dago giro Nepalen. Gerrillak eta oposizioko alderdi politikoek bat egin dute egunotako protestek Gyanendra erregearen erregimena hankaz gora bota dezaten. Grebara deitu dute gaurko, eta Gobernuak, etxeratzeko agindua ezartzeaz gain, ehunetik gora lagun atxilotu zituen atzo.

KATMANDU

Alderdi politikoetako kideak ­buruak barne­, kazetariak, abokatuak, medikuak, ikasleak eta giza eskubideen aldeko militanteak atxilotu zituzten atzo goizean Katmandu hiriburuan, Gobernuak asteartean ezarri zuen manifestazioak egiteko debekuari jaramonik ez egiteagatik.

Gyanendra erregearen erregimenak bere ezintasuna agerian utzi du. Badaki oso protesta jendetsuak izango direla egunotakoak, eta nolabait zapuztu nahi ditu. Horregatik ezarri du lau orduko etxeratzeko agindua ­gaueko hamaiketatik goizaldeko hiruretara­, horregatik debekatu ditu protesta mota guztiak eta horregatik eskatu die garraio enpresei egunotan hiriburura inor ez eramateko. Atzo, esaterako, kazeta- riek ikusi ahal izan zutenez, segurtasun indarrek geldiarazi egin zituzten Katmandura zihoazen autobus guztiak.

Erregimenaren aurkakoak, ordea, ez dira kikildu. Atzo goizean goiz manifestazio baketsua egiten ari ziren ehunka lagun, Polizia agertu eta makina bat lagun atxilotu zituen arte. Atxilotuen artean oso pertsona ezagunak daude: Bimalendra Nidhi Hezkuntza ministro ohia, Bishnu Nishthuri Nepalgo Kazetarien Federazioko burua, Sambhu Thapa Abokatuen Elkarteko arduraduna... Segurtasun Publikoaren Legea erabili du Poliziak atxiloketak egiteko. Horren arabera, hiru hilabetez eduki ditzakete giltzapean.

Beste 36 lagun beren etxeetan atxilotu zituzten, gehienak politikariak eta ikasleen taldeetako buruak.

Atxiloketen berria zabaldu zenean, unibertsitatean beste protesta bat antolatu zuten ikasleek. Polizia geletaraino sartu zen eta 50en bat lagun eraman zituen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Nueva colaboración altruista de Lakua
Euskal Herria
El Papa pide «intensificar esfuerzos por la paz»
Euskal Herria
Un accidente en maniobras militares deja sin luz a 4.400 abonados en Erribera
Ekonomia
Las limpiadoras de Irun desconvocan la huelga tras lograr equiparar sus salarios
Mundua
Londres, Dublín y Sinn Féin coinciden en acusar a quienes desean malograr los avances
Euskal Herria
La AN prohíbe el acto del Kursaal y cualquier otro de sus características
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea