GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-04-06
Kanpotik
Haizeak jotzen duenean pizten diren alarmak

Gaizka Lasa

Leringo aldapa pikoa eta tentsioa izan ziren atzoko bi protagonistak. Lehena erabakiorra izan zen, bigarrenak ez zuen ondoriorik ekarri. Baina, txirrindulariek bazekiten azkeneko maldak baino min handiagoa egin zezakeela haizeak eragindako tentsioak. Izan ere, saihetsetik jo zuen une batzuetan, eta alarma guztiak piztu ziren: "Adi", "erne", "kontuz" eta "argi" hitzak hizkuntza desberdinetan etengabe belarria zigortzen. Aurrekoaren ipurdia normalean baino gertuago, aldamenekoaren ukondoa gainean, atzekoaren eskua bultzakaŠ horri deitzen zaio tentsioa! Eta denak aurrerago joan nahi, eta noski, azkarrago. Haizea irentsi nahi ez duenak zalaparta hori irentsi behar, errepide bazterreko lurra edo belarra ez denean.

Azkenean haizeak ez zuen lasterketa puskatu, bakarrik ezin baitu. Txirrindulariek apurtu dezakete lasterketa haizearen laguntzaz eta ez alderantziz. Baina hori ez da hain erraza. Indarra behar da, eta indarrean iraun. Talde bat topera jarri eta kilometro batzuk errelebutan egin arte ez baita tropela tentsiotik harago joaten. Teoria argi dago, gaitasuna behar izaten da, ordea. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Nueva colaboración altruista de Lakua
Euskal Herria
El Papa pide «intensificar esfuerzos por la paz»
Euskal Herria
Un accidente en maniobras militares deja sin luz a 4.400 abonados en Erribera
Ekonomia
Las limpiadoras de Irun desconvocan la huelga tras lograr equiparar sus salarios
Mundua
Londres, Dublín y Sinn Féin coinciden en acusar a quienes desean malograr los avances
Euskal Herria
La AN prohíbe el acto del Kursaal y cualquier otro de sus características
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea