GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-04-06
- Buruz Buruko Txapelketa
Abel Barriola prest dago berriz ere txapelketei neurria hartzeko
·Lehiaketa ofizialeko azken norgehiagoka 2005eko otsailaren 27an jokatu zuen Gasteizen

DONOSTIA

Datorren larunbata egun oso berezia izango da Abel Barriolarentzat. Ia urtebete igaro da orkatila bihurritu eta 2005eko Buruz Buruko Txapelketan parte hartu ezinik geratu zenetik ­apirilaren 15ean beteko dira 365 egun­. Orduz geroztik, berri txarrak eta samina ohikoagoak izan dira Leitzakoaren kirol ibilbidean, pozak eta berri onak baino. Badirudi gurutze bidea amaitu dela Aspeko atzelariarentzat, eta Labriten ekingo dio berriz ere goi-mailako txapelketen lehiari.

Ińigo Leitza izango du aurkari Barriolak, bakarkako lanetan bereziki joko ona atera ohi duen kontrarioa, baina, egoera onean iritsiko omen da nafarra. «Entrenamendu batzuk egin ditut eta ongi nago fisikoki. Eskuak ere primeran ditut eta beldur gehien ematen didana lehiaketako erritmoa pixka bat galduta izatea da. Partida gehixeago jokatuta iritsi nahi nuen hitzordu honetara, baina eskuek uste baino denbora gehiago behar izan dute beren onera itzultzeko», onartu zuen Abelek Labriten egindako hautaketan.

Barriola ez da helburu zehatzak jarri zale, are gutxiago 2005eko otsailaren 27tik ­22-20 galdu zuen Titinekin Oinatz Bengoetxea eta Belokiren kontra Binakakoaren finalerdietan­ txapelketako neurketarik jokatu gabe dagoela kontuan hartuta. «Denbora luzez egon naiz kantxetatik kanpo, eta orain ez da helburuak jartzen hasteko garaia. Norgehiagoka bakoitza aukera bat da niretzat eta nahiago dut egunez egun pentsatu», esan zuen umil.

Ińigo Leitzak, bestalde, hitz politak izan zituen larunbatean bere aurkari izango denarentzat: «Buruz buru jokatzen espezialista da, txapela irabazteko aukerak ditu eta zaila izango da irabaztea». Baina, Lemoako aurrelariak argi utzi zuen «moralez beteta» dagoela, Gońiren aurkako lehiak «aho zapore gozoa» utzi ziolako. Pilota bizi antzekoak hautatu zituzten biek: Barriolak 103,6 eta 102,6 gramoko Cipriren bi pilota; Leitzak 105,3 eta 105 gramoko beste bi, bat motelxeagoa.



Indarra hartzen ari den tramitea
Harrigarria izan zen atzo Labriteko harmailetan 100 lagun inguru pilota hautaketa jarraitzen ikustea. Oraindik final-hamaseirenetan gaudela kontuan hartuta, marka ez dago gaizki. Gaur beste bi aukeraketa daude aurrez ikusita Bergara ­11.30­ eta Tolosan ­16.00­. -



Oinatz Bengoetxeak lehen neurketa irabazi nahi du

DONOSTIA

Binakako Txapelketan sekulako lana egin du azken bi ekitaldietan, baina Buruz Burukoan ezin izan ditu bere dohainak nahi hainbat erakutsi Oinatz Bengoetxeak. 2004an Patxi Eugik kaleratu zuen estreinako kanporaketan, eta 2005ean Oskar Lasak moztu zuen lehen egunean Leitzakoaren ibilia. Horiek gogoan hartuta, Imanol Agirreren aurka kosta ala kosta irabazi nahi du Oinatzek bihar Tolosako Beotibarren. «Lehen partidekin badut kitatu beharreko zor bat, eta aurten gauzak beste modu batean joatea espero dut. Gustura ibili naiz Oier Mendizabal eta Ruben Belokirekin entrenatzen eta ongi iritsiko naiz lehen norgehiagoka honetara», esan du.

Aurrean Imanol Agirre Arteako aurrelaria izango du. Aurreko ostiralean Xabier Urberuaga kanpoan utzi eta gero, lasaiago omen dago bizkaitarra. «Konfiantza hartu dut, eta bigarren lehia lasaiago jokatuko dut. Aste honetan Aratz Mendizabalekin saio txiki bat baino ez dut egin», esan du. Agirre: 104 eta 105,1 gramo. Oinatz: 104,6 eta 104,3.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Nueva colaboración altruista de Lakua
Euskal Herria
El Papa pide «intensificar esfuerzos por la paz»
Euskal Herria
Un accidente en maniobras militares deja sin luz a 4.400 abonados en Erribera
Ekonomia
Las limpiadoras de Irun desconvocan la huelga tras lograr equiparar sus salarios
Mundua
Londres, Dublín y Sinn Féin coinciden en acusar a quienes desean malograr los avances
Euskal Herria
La AN prohíbe el acto del Kursaal y cualquier otro de sus características
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea