GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-18
Indigena batek hizkuntza bat berreskura dezake

RIO DE JANEIRO

María das Dores de Oliveira Pankararu brasildarra herrialde horretan doktore izatera hel daitekeen lehenengo emakume indigena da. Hain zuzen, helburu hori lortzeko, emakumeak bere doktore-tesian proposatu du soilik 11 helduk hitz egiten duten hizkuntza baten erabilera berreskuratuko duela.

Emakume brasildarra Pankararu tribuan jaio zen orain dela 42 urte, eta Historia eta Pedagogian lizentziatua da. Lan horren bidez, indigenak «mozkorrak eta arloteak» ez direla demostratu nahi duela aldarrikatu zuen; izan ere, bi hitz horiek indigenak deskribatzeko askotan erabili direla salatu zuen.

Ikerlari unibertsitarioak gaineratu zuen ikasketekin «historiaren biktima bat» izateari utzi nahi diola. Hala, tesiaren bidez historian modu aktiboan parte har dezakeela esan zuen. Hori lortzeko, liburutxo bat diseinatu du ofayé hizkuntza 11 helduz osatuta dagoen komunitate indigenaren seme-alabei irakasteko.

Ofayeak Brasilandia herrian bizi dira, eta emakumearena ez da egin den lehenengo saiakera indigena horien hizkuntza berreskuratzeko.

Indigenen Fundazio Nazionalak (Funai) esan zuen De Oliveira Pankararu emakumea bere ikasketen pisuagatik indigenen artean gehien nabarmendu den pertsona izan dela. Ikertzaileak bihar defendatuko du bere tesia Alagoaseko unibertsitatean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La lucrativa subida del oro negro
Euskal Herria
Sólo piden un año y medio de cárcel para los dos militares que agredieron a Martín
Mundua
Diez muertos al inmolarse en Tel Aviv un kamikaze en homenaje a los presos palestinos
Kultura
Mila bisitari Sarako biltzarrEAn
Mundua
Eldorado dos Carajás, diez años de impunidad
Ekonomia
El crudo Brent marca otro récord al superar los 71 dólares por barril
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea