GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-04-18
Mila bisitari Sarako biltzarrEAn
Mila bisitaritik gora. Aurkeztu diren liburuen herena euskaraz eta idazleen presentzia nabarmena izan daitezke atzo Saran egin zen Euskal Idazleen Biltzarraren ezaugarri nagusiak. Antolatzaileek esan zutenez, 120 idazle joan ziren azokara beren liburuak jendeari aurkeztera. Eta, azkenik, liburu horietatik dozena bat inguru Biltzarrerako kaleratu dira, erakusketa gero eta indar handiagoa hartzen ari den seinale.

Axular handiak burua altxatu eta atzo Saran egin zen Euskal Idazleen Biltzarrera bisita egin izan balu, pozik zatekeen, bai bere liburu famatuak eta bai bere ondoren etorri diren milaka lanek leku ezin hobea izan baitzuten jendaurrera agertzeko.

Hogeita hirugarren aldia izan zuen atzo Biltzarrak, eta bere sortzaile izan zen Jean-Michel Garatek gogora ekarri zuenez, urtez urte handitzen ari da euskal liburuaren erakusketa. «Garai hartan, lehen edizioa prestatzen hasi nintzenean, biltzarrak porrot egingo zuela esan zidaten liburu argitaratzaile guztiek, eta gero eta indar handiagoarekin ikusten dut».

Omenaldia

Liburuen erakusketa leku ez ezik, omenaldi leku ere izan zen atzo Sara, Piarres Xarritonek Biltzar saria jaso baitzuen, Claude Dendaletcherekin batera. Saria jasotzeko ekitaldia iritsi zenerako, ordea, jendetza ikusgarria bildua zen Saran. Antolatzaileek esan zutenez, mila bisitari baino gehiago pasatu zen aretotik. Eta ez da hori eguneroko ogia izaten liburuaren munduan.

Ez dira bisitariak soilik gehitu. Jean-Michel Garatek adierazi zuenez, Euskal Herriarekin lotura zuzena duten liburuak ere gehitu egin dira, eta azokara iritsi diren liburuen herena euskaraz idatziak ziren. Bi datu horiek eta idazleen presentzia handia izan daitezke aurtengo edizioaren ezaugarri nagusiak. Antolatzaileek esan zutenez, 120 idazle bildu ziren atzo Saran, beren liburuak aurkeztu eta irakurleekin harreman zuzenak izateko aukera paregabea eskaintzen duelako bilkurak. «Idazle horietako gehienek bi hilabete lehenago ematen dute izena. Horrek erakusten du Biltzarrarekiko duten interesaren berri. Gainera, dozena bat liburu Biltzarrera begira kaleratu dira», esan zuen Garatek.

Hutsune batzuk ere izan zituen, hala ere, atzoko edizioak. Tamalez, Patrick Pépin, France Cultureko moderatzaile ezaguna eta Lilleko Kazetaritza Eskolako zuzendari ohi eta France Bleu Pays Basque-ko kazetari ohiaren liburua ez zen agertu hitzordura. “Histoires intimes de la guerre d’Espagne 1936-2006. La memoire des vancus” lana aurkeztu behar zuen. Egun gutxi barru aterako omen da. Liburua agertu ez bazen ere, Pépin bera han izan zen Biltzarrean. Ez hori bakarrik, 36ko Gerrari buruzko liburuak ugari ziren Saran zabaldutako 50 erakusmahaietan.

«Idazleek elkar ikusteko baliatzen dute Biltzarra, eta pozik ikusi ditut», jarraitu zuen Jean-Michel Garatek. Argitaletxe oso desberdinak ikus zitezkeen erakustokian. Elkar zen handiena. Argitaletxe horren ondoan, Xipri Arbelbidek dozena bat liburu zituen bere mahaian, kontuan izan behar baita idazle emankorra dela. Guztira, hogei bat argitaletxe ziren bertan, eta gainontzekoak kultur elkarteak ziren; hogeita hamarren bat bai. Aldizkariak ere aipatzekoak dira. Euskal Museoaren Lagunek ateratzen dutena, esaterako, edo “Jakilea” izenekoa, Euskal Herriko Giza Eskubideen aldeko Elkarteak ateratzen duena, “Ekaina”, Baionako Euskal Herriko Zientzien eta Letren Elkarteak egiten duena, edo ezagunagoen artean “Maitz”, euskal literaturak Ipar Euskal Herrian duen aldizkari bikainena, bizpahiru bakarrik aipatzeko. Hala ere, argitaletxe horietako asko oso txikiak dira. Handienak Elkar eta Atlantica dira, eta horiena zen bertako liburu multzo handi bat.

Elkarren mahaian, gainera, diskoak ere aurki zitzakeen bisitariak, eta kasete stock handi bat ere bai, oso modu onean, bakoitza euro batean.

Saltzen ari ziren produktuen artean arrakasta handiena zuena “Le probleme basque en vingts questions” liburua zen, Jean-Louis Davantek atera berri duena, hain zuzen. Euskal arazoari buruzko liburua da, baina era samur eta pedagogikoan idatzia.

Mahai berean oso ondo saltzen ari zen beste liburu bat Eric Mailharrancin-en “Le refuge d’Iparla” zen. Elkarrek bazuen gehiago ere, Laburu elkarteak egindako “Les steles discoidales et l’art funéraire e Pays Basque” edo Giséle Lougarotek idatzi dituen “Dans l’ombre des passeurs”, “Pays Basque, terre et gens” edo “Histoire genérale de Pays Basque”, hiru aipatzearren.

Idazleak

Elkarreko ordezkari batek esan zuenez, Sarara doazen bisitari gehienek Euskal Herriari buruzko informazioa nahi dute.

Gauza bera esan daiteke Atlantica argitaletxeko liburuez. Historiari buruzko liburuak ziren nagusi argitaletxe horren mahaietan. Gracianne Hastoyk idatzitako ”Ganix de Macaye”, esaterako, ondo saltzen ari zen. Axel Brücker-en “La promesse de vent. Aiten etxea”k ere erakarri zuen jendearen arreta.

Sylvaine Vergez argitaletxeko arduradunak adierazi zuenez, 800 bat obra dituzte katalogoan Euskal Herriaren inguruan idatziak. «Sarara datorren bisitariak oso gustuko du historia eta gure obren artean birrargitalpenak aurki daitezke», esan zuen.

Ez da harritzekoa, beraz, liburu horien artean “Autrefois Sare” izeneko albuma aurkitzea.

Sara protagonista izan zen erakusketa lekutik kanpo ere, herriari buruzko argazki bilduma erakutsi baitzen. 1930eko hamarkadako argazkiak eta herriari buruzko irudi ikusi gabeak ziren bertan.

Erakusketa lekuko zerarik erakargarriena, alabaina, idazleak berak ziren. Horien artean Peio Serbielle musikaria ere ikusi genuen.

Sarako Biltzarrak denetik erakusten du eta eskaintza horren barruan aipatzekoa da Euskal Herriko argazki postalen ugaritasuna. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La lucrativa subida del oro negro
Euskal Herria
Sólo piden un año y medio de cárcel para los dos militares que agredieron a Martín
Mundua
Diez muertos al inmolarse en Tel Aviv un kamikaze en homenaje a los presos palestinos
Kultura
Mila bisitari Sarako biltzarrEAn
Mundua
Eldorado dos Carajás, diez años de impunidad
Ekonomia
El crudo Brent marca otro récord al superar los 71 dólares por barril
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea