GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-18
Mugikorrek haurtzainen funtzioa betetzea lortu dute
Sakelako telefonoen bidez hitz egitea zerbitzu honek eskaintzen duen oinarrizko funtzioa besterik ez da. AEBetan aurkitze elektronikoko zerbitzu berri bat merkaturatu dute gurasoek euren seme-alabak eguneko edozein unetan non dauden jakin ahal izateko. Sprint enpresa estatubatuarra izan da ideiaren sortzailea.

SAN FRANCISCO

Musika, jokoak edo agenda elektronikoa eskaintzeaz gain, sakelako telefonoak haurtzainaren funtzioa betetzera heldu dira AEBetan. Sprint enpresa ospetsuak aurkitze elektronikoko zerbitzu berri bat merkaturatu du. Hala, gurasoek une oro jakin dezakete beren seme-alabak non dauden.

Sistemak GPS teknologiaren bidez funtzionatzen du; era horretan, gurasoek mapa batean ikus dezakete non dauden euren seme-alabak. Gainera, mugikorra programa daiteke gurasoei mezu bat automatikoki bidaltzeko haurrak etxera edo eskolara ondo heldu diren jakin dezaten.

Sprintek aurreko asteko ostegunean merkaturatu zuen sistema elektroniko berria, baina ez da ideia horren gainean pentsatu duen enpresa bakarra. Izan ere, Disney konpainiak nerabeen gurasoentzako telefonia mugikorreko zerbitzua ekainean merkaturatuko duela esan zuen.

Zerbitzua 10-15 urte dituzten gazteen gurasoentzat pentsatuta dago. Sistema berri horren bidez, gurasoek mugikorraren gastua kontrola dezakete. Horrez gain, Disney Mobileren bidez, gurasoek jakin dezakete beren seme-alabak norekin hitz egiten ari diren eta zeintzuk diren bidaltzen dituzten mezuak eta argazkiak.

Sprint enpresaren zerbitzua bezala, Disney Mobilerenak GPS edukiko du, hortaz, teknologia berriaren bidez, gurasoek euren seme-alabak une oro non dauden jakin dezakete.

Merkaturako ideia berriak

Sprint eta Disney enpresak ez dira etekin ekonomikoak bilatzeko horrelako ideia berritzaileak izan dituzten bakarrak. Gainera, telefonia mugikorraren merkatua gero eta zabalagoa da, eta gero eta gehiago dira zerbitzu horretaz baliatuz ideia berriak merkaturatzen saiatzen direnak. Mugikorrak inbertsio seguruak dira, bezeria zabala baitute eta nerabe eta gazteek merkatuaren zati handi bat osatzen dutelako. Beraz, asko dira talde horretan pentsatzen beren produktuak kaleratzen dituzten enpresak. Musikaren merkatua izan zen sakelako telefonoen indarraz jabetu zen lehenengoa.

Orain dela gutxi, Sprint eta Verizon izeneko enpresek Internetetik musika jaistea eta mugikorrean entzutea ahalbidetu zuten.

Beraz, norbaitekin hitz egitea segapotoen funtziorik sinpleena da; enpresak aspaldi jabetu ziren horretaz.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La lucrativa subida del oro negro
Euskal Herria
Sólo piden un año y medio de cárcel para los dos militares que agredieron a Martín
Mundua
Diez muertos al inmolarse en Tel Aviv un kamikaze en homenaje a los presos palestinos
Kultura
Mila bisitari Sarako biltzarrEAn
Mundua
Eldorado dos Carajás, diez años de impunidad
Ekonomia
El crudo Brent marca otro récord al superar los 71 dólares por barril
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea