GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-18
«Eskubide historikoak» Konstituzioaren ondoriotzat dituzte PSOEk zein PPk
PSOEko agintari ugarik Juan Jose Ibarretxek Aberri Eguneko EAJren ospakizunean «eskubide historikoak» direlakoen alde egindako hitzaldia gogor kritikatu zuten atzo, eta, hala, PPrekin bat egin. Lakuako gobernuburuak horiek euskal herritarren «benetako Konstituzioa» osatzen dutela esan ondoren, PSOEk zein PPk aipatu eskubideek Konstituzio espainolean dutela oinarri erantzun zioten, eta lehendakariaren beraren karguak arau horretan duela ardatza gaineratu. Jordi Sevilla Administrazio Publikoetako ministroaren esanetan, «eskubide horiek 1978. urtea bezain historikoak» dira.

IRUÑEA

Azken urteotan egin duen bezala, Euskal Herriaren «eskubide historikoen» defentsa egin zuen Juan Jose Ibarretxek Aberri Egunean, horiek «benetako Konstituzioa» direla ondorioztatzeko. Atzo PSOEko zein PPko agintariek zera erantzun zioten: eskubide horiek Espainiako Konstituzioak onartu zituela, eta, beraz, arau horretan oinarritzen direla.

Ironia erabiliz, hauxe erantzun zion lehendakariari Jordi Sevilla Administrazio Publikoetako ministroak:«Eskubideak 1978. urtea bezain historikoak dira». Horrela mintzo zen TVE- ri atzo goizean emandako elkarrizketa batean.

Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernukidearen hitzetan, 1978ko Konstituzioa da «demokrazia ematen duena», eta Eusko Jaurlaritzari bere historia osoan izan duen «autonomia maila gorena» ematen diona. Eta lehendakariaren beraren kargua horren ondorioa dela nabarmendu zuen.

Antzeko argudioak erabili zituen Javier Rojok, Senatuko presidenteak eta PSEren agintariak: «Batzuek Konstituzioaren alde egin genuelako daude eskubide historiko horiek. Eta Konstituzioaren alde egin ez zutenak ari dira horretaz etekina ateratzen», gaineratu zuen Madrilen Alec Reid apaiz irlandarrarekin izan zuen jende aurreko eztabaida batean parte hartu ondoren. 1978ko bozketa horretan Ibarretxek ez zuela baietza eman gogoratzea gustuko duela egotzi zion Javier Rojok Lakuako gobernuburuari.

«Ergelkeria», Pastorren ustez

Igandean jada hitz lodiak erabili zituen Jose Antonio Pastor Gasteizko Legebiltzarreko PSEko eledunak, Ibarretxek Bilbon esandakoen aurrean. Haren ustez, «eskubide historiko» horiek aldarrikatzea «benetako ergelkeria» da. «Euskadi ez da nazio gisa existitu 1978ko Konstituzioa eta Gernikako Estatutua agertu arte».

Gainera, Ibarretxeren hitzaldia Josu Jon Imaz EAJko presidentearenarekin nahiko aldenduta dagoela egiaztatu zuen Pastorrek. Haren iritziz, lehendakariaren aipamen horiek «barne kontsumorako» baino ez dute balio. «Egungo legeditik kanpo dauden errotiko eskubideak aipatzerakoan, aurreranzko ihesa egiten du Ibarretxek, baina horretara ohituta gaude dagoeneko. Bere alderdiko presidenteak esaten duenarekin zerikusi gutxi du horrek».

Rodolfo Ares PSEko Batzorde Eragileko eledunak ere bi hitzaldien artean egon zen «kontrastea» aipatu zuen atzo. Imazenari «lasaiagoa eta moderatuagoa» irizten dio. «Euskal herritar guztien lehendakari bezala baino agintari abertzale be- zala jokatu du, beste behin ere», salatu zuen, Juan Jose Ibarretxeri dagokionean.

Bereziki kritikagarritzat hartu zuen haren jarduna; izan ere, Lehendakaritza bera Estatutuaren ondorioa dela nabarmendu zuen, eta lehendakariari berari «arau horri indarra ematea» dagokiola gaineratu.

PSOEko ordezkarien hitz horiekin lerrokatu ziren PPrenak. Leopoldo Barredak atzo berretsi zuenez, egungo araua da eskubide horien ardatza, eta, ondorioz, ezin dira «berez alda- rrikatu». «Bizi dugun une historikoaren inguruan guztiz nora ezean da Ibarretxe, eta gauza funtsezkoenak ere ez ditu ulertzen: Konstituziorik ez bada eta Estatuturik ez bada, eskubide historikorik ez dago», aipatu zuen Leopoldo Barredak.

«ETA-Batasunari mesede»

Hori dela-eta, Barredak ziurtatu zuen independentziaren aldarrikapenak ez duela inolako justifikaziorik historiari begira jarrita: «Ez eta Nafarroaren anexioarena ere. Hau guztia nazionalisten ameskeriak dira, historian inolako sostengurik ez baitute».

Horrekin batera, bi kezka nagusi azaldu zituen PPko agintariak:Ibarretxeren hitzak, batetik, «ETA-Batasunari baino ez diotela mesede egiten, beti ikusi dugun bezala»;eta, bestetik, gizartea banatzen dutela ziurtatu zuen, «planteamendu horien barruan ez baikara guztiak sartzen».



Urkullu: «Este es un problema con 167 años de historia»

BILBO

Tras las críticas dirigidas por PSOE y PP a las palabras de Ibarretxe, el portavoz del PNV, Iñigo Urkullu, reiteró ayer en una entrevista a Radio Nacional de España que los derechos históricos «son preexistentes a la Constitución española».

En consecuencia, Urkullu afirmó que «hay que respetar la voluntad de los vascos para dar solución a ese problema político que viene desde hace ya bastantes años». En con- creto, fijó su origen en 1839, en alusión al momento en que los fueros vascos fueron sometidos a la «unidad constitucional» española tras el final de la Primera Guerra Carlista.

«Este conflicto tiene tantos años como 167», aseguró Urkullu poco después de que el ministro español Jordi Sevilla indicara que «los derechos son tan históricos como 1978».

En esta línea, el portavoz jelkide dijo que no está de acuerdo «en absoluto» con las declaraciones de Zapatero sobre el derecho de autodeterminación.

Hoy, con Erkoreka

Esta polémica precede al encuentro que hoy mantendrán en el Palacio de La Moncloa el presidente español y el portavoz parlamentario del PNVen Madrid, Josu Erkoreka. Se incluye en la ronda abierta por Zapatero para informar a los líderes políticos de la situación creada tras el alto el fuego de ETA.

Hasta ahora Zapatero ha recibido tanto a Mariano Rajoy (PP)como representantes de ERC y CiU. Erkoreka se limitará a reiterar el apoyo del PNV a cualquier estrategia del Gobierno español en el terreno de la pacificación.



Extractos

Ahotsak, una imagen «compatible»

La iniciativa Ahotsak, en la que participan mujeres del PSOE, es relativizada por Zapatero, que alude a ella como «algo muy concreto» y «a título individual». Subraya que «no supone ningún elemento que perturbe» y que «es compatible», aunque admite que al ver la imagen él pensó que «quizá había quien corría demasiado».

Ofertas de ayuda de UE, ONU y Clinton

Zapatero subraya el impacto internacional de la decisión de ETA. Cita que «fue primera página en ‘The New York Times’ y abrió todas las televisiones de los países occidentales», y añade que «muchos» mandatarios le han llamado para preguntar «qué puedo hacer para ayudarte». Destaca a París, la UE, la ONU y Bill Clinton.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La lucrativa subida del oro negro
Euskal Herria
Sólo piden un año y medio de cárcel para los dos militares que agredieron a Martín
Mundua
Diez muertos al inmolarse en Tel Aviv un kamikaze en homenaje a los presos palestinos
Kultura
Mila bisitari Sarako biltzarrEAn
Mundua
Eldorado dos Carajás, diez años de impunidad
Ekonomia
El crudo Brent marca otro récord al superar los 71 dólares por barril
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea