GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-04-18
Janari eta erregai krisia Katmandun grebaren eraginez
·Poliziak beste manifestari bat hil du tiroka, greba orokorra hasi zenetik bosgarrena

Oposizioko zazpi alderdi politikok eta gerrilla maoistak babestutako greba orokorrak eragin du Katmandu Nepalgo hiriburuan oso janari eta erregai gutxi egotea. Gobernuak Armada atera du kalera egoera bere onera ekarri nahian, eta salbuespen-egoera ezartzeko mehatxua egin du.

KATMANDU

Indar erakustaldiak, ezintasuna ezkutatzeko. Gyanendra erregearen Gobernuak daraman politikak ez du lortzen protestak geldiaraztea eta nepaldar guztiak lanera itzul daitezen. Eta protestak isilarazteko, egurra.

Atzo Nepalgo hegoaldeko Bara eskualdean egin ziren manifestazioak Poliziak tiroka desegin zituen. Sei lagun zauritu zituzten. Horietako bat erietxera bidean hil zen. Dagoeneko bost manifestari dira Nepalgo Poliziak tiroka hil dituenak. Hala ere, ehunka lagun elkartu zen atzo bertan Katmandun, erregearen aurkako protesta egiteko. Hiriburuan bertan, turistaz lepo egoten den Thamel auzoan, 300 bat pertsonak protesta egin zuten, Polizia agertu zen arte. Kalankin, berriz, mila lagunek itxi egin zuten hiriburuko erdialdera doan bidea, baina kasu horretan ez zen poliziakiderik agertu.

Katmanduko bailaran bizi diren 1,7 milioi lagunek dagoeneko sentitu dute grebak eragin duen janari eta erregai eskasia. Izan ere, atzokoa greba orokorraren hamabigarren eguna izan zen. Lehenengo lau egunetako greba ia erabatekoa izan bazen, protestak behera egin zuen ondorengo zazpi egunetan, baina atzo berrindartu egin zen. Gainera, oposizioak planteatu duen gerra ekonomikoak ­zergarik eta zerbitzu publikoengatik ordaintzen diren salneurririk ez ordaintzeko proposatu die herritarrei; eta atzerrian lan egiten dutenei dirurik ez bidaltzeko beren etxeetara­ sekulako kaltea egin diezaioke erregimenari.

Egoerari aurre egin nahian, Gobernuak esan du Armadak babestuko dituela Katmandura doazen kamioiak. Gainera, janaria hiriburura eramaten laguntzen dutenei diru laguntzak agindu dizkie: 48 dolar gidarientzat eta 21 laguntzaileentzat.

Ez dirudi Gobernuak ezer lortuko duenik. Atzo hiriburuko denda guztiak itxita zeuden, banketxe gehienak bezalaxe. Eta auto zirkulazioa bera ere normalean baino askoz ere lasaiagoa zen. Janarien salneurriak gora egin du, eta erregaia aurkitzeko kilometro asko egin behar dira, gasolindegi gehienak ere itxita daudelako. Eta oposizioak, erregeak ezarritako erregimenaren bukaera oso hurbil dagoelakoan, manifestazio erraldoira deitu du ostegunerako, Katmandun bertan.

Gobernuak mehatxuekin segitzen du. Hasieran protesta guztiak debekatu zituen, ondoren etxeratze-agindua ezarri, eta orain esan du salbuespen-egoera ezar dezakeela.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La lucrativa subida del oro negro
Euskal Herria
Sólo piden un año y medio de cárcel para los dos militares que agredieron a Martín
Mundua
Diez muertos al inmolarse en Tel Aviv un kamikaze en homenaje a los presos palestinos
Kultura
Mila bisitari Sarako biltzarrEAn
Mundua
Eldorado dos Carajás, diez años de impunidad
Ekonomia
El crudo Brent marca otro récord al superar los 71 dólares por barril
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea