GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-04-18
- Buruz Buruko Txapelketa
Peñagarikanok nahikoa izan zuen serio jokatzea Xala mendean hartzeko
·Beizamakoak ondo egin zuen lana, eta Irujoren aurka lehiatu beharko du final laurdenetan

XALA 13
PEÑAGARIKANO 22

Pilotakadak: 201. Iraupena: 50. Jokoa: 11:42. Markagailua: 0-1, 1-1, 3-1, 3-3, 3-5, 5-5, 5-6, 6-6, 8-6, 8-8, 8-19, 13-19, 13-22. Sakez: 1 Xalak eta 8 Peñagarikanok. Egindakoak: 9 Xalak eta 14 Peñagarikanok Galdutakoak: 8 Xalak eta 4 Peñagarikanok. Gorabeherak: Jende ugari Bergarako Udal pilotalekuan. Panpi Ladutxe izan zen Xalaren botilleroa, eta Aratz Mendizabal, aldiz, Peñagarikanorena.

DONOSTIA

Kepa Peñagarikano inoiz baino arriskutsuago dago. Beizamako atzelaria zaratarik egin gabe sartu zen Buruz Burukoan, Esainen aurka aurre-kanporaketa irabazi eta gero. Ordutik beste hiru neurketa jokatu ditu, eta dagoeneko zortzi pilotari onenen multzoan da merezimendu osoz. Galarza V.a eta Lasa III.a mendean hartu ostean atzokoa zuen konpromisorik zailena, zalantza gabe, baina Peñagarikanok ondo bete zuen bere lana, eta Xalari aukerarik ere ez zion eman. Atzelari gipuzkoarrak bere buruarengan konfiantza berreskuratu du, eta gozagarria da kantxan nola ari den ikustea.

Orain arte jokatu dituen norgehiagoka guztietatik atzokoa izan zuen onena. Eskuin eskua ondo errekuperatuta ote zuen zalantza zuen, baina berehala uxatu zituen beldur horiek. Peña oso serio aritu zen defentsan zein erasoan. Asegarceko pilotariak asko gozatu zuen. Aukera zuen bakoitzean atzeko koadroak bilatu zituen, pilota ezker hormari ahalik eta gehien arrimatuz, eta gutxi batzuetan baino ez zen animatu tantoa aurrean amaitzen. Sakearekin ez zuen besteetan bezain beste asmatu, baina, hala ere, zortzi kintze lortu zituen modu horretan. Askotan, baina, bereasmatzeak baino gehiago Xalaren hutsak izan ziren.

Bere aurkaria ez zen batere fin aritu. Hasieran fresko zegoela erakutsi zuen, kantxanarazorik gabe alde batetik bestera mugituz, eta pilota ere erraz atera zitzaion eskuetatik, baina erasoan ez zuen asmatu. Ondoren, Peñak aurrea hartu zionean behera egin zuen nabarmen, eta orain urte bi azpitxapeldun izandako pilotari horren arrastorik ere ez zen ikusi Bergarako Udal pilotalekuan.

Peñagarikanok sakez lortutako tanto batekin ekin zitzaion partidari, baina berehala berdindu zuen Xalak, baita aurretik jarri ere. Lekuinekoa gustura ari zen piloteoan, baina erasoko jokaldietan ez zuen minik egiten, eta Peñak norgehiagoka berdindu eta aurretik jarri zen. Bosna eta seina berdindurik izan ostean Xalak bi kintze egin zituen jarraian, baina ondorengo hamaikak Peñak jarraian erdietsi zituen, eta 19-8koarekin partida erabakita utzi zuen.

Xalak ez zuen amore eman, eta aldeak murrizten ahalegindu zen. Sei tantora gerturatzeko gai izan zen lapurtarra (13-19), eta batek baino gehiagok buelta emateko aukera izango zuela pentsatu zuen.

Aspeko aurrelaria hamalaugarrena lortzetik hurbil egon zen. Izan ere, Peñagarikanok doi-doi erantzun zion sake luze bati, eta Xala, dena alde zuela, pilota boleaz txokoan uzten saiatu zen, baina txapak bere akatsa salatu zuen.

Orduan zapuztu ziren lapurtarraren esperantza apurrak. Peñagarikanok bi kintze gehiago egin zituen, eta final laurdenetan Martinez de Irujorekin lehiatu beharko du.



Dos semanas de descanso
U.A.
DONOSTIA

El Campeonato Manomanista realiza su primer parón desde que arrancó la competición y no se reanudará hasta dentro de dos semanas, con los choques entre Olaizola II y Eugi, y Gonzalez y Leitza. Una semana más tarde se disputarán los partidos entre Patxi Ruiz y Beloki, y Martínez de Irujo y Peñagarikano. De ese modo, pelotaris como Iñigo Leitza y Kepa Peñagarikano, los dos supervivientes de la primera ronda, tendrán un merecido descanso para recuperarse físicamente. Ambos parecen haber llegado a cuartos bien de manos. Rubén Beloki, por su parte, apurará su recuperación para llegar a tiempo ante Ruiz.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La lucrativa subida del oro negro
Euskal Herria
Sólo piden un año y medio de cárcel para los dos militares que agredieron a Martín
Mundua
Diez muertos al inmolarse en Tel Aviv un kamikaze en homenaje a los presos palestinos
Kultura
Mila bisitari Sarako biltzarrEAn
Mundua
Eldorado dos Carajás, diez años de impunidad
Ekonomia
El crudo Brent marca otro récord al superar los 71 dólares por barril
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea