GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-04-19
Lassallek gose-greba bertan behera utzi du Toyalen bermea lortu ondoren

PARIS

Jean Lassalle diputatuak amaitutzat eman zuen, joan den ostiralean, duela 39 egun hasi zuen gose-greba, Toyal enpresaren zuzendaritzak Accous herrixkan daukan lantegia garatuko duela agindu ostean.

Diputatu biarnesak grebari ekin zion Nazio Biltzarreko areto batean, bertan talde japoniarrak ekoizpenaren zati bat 60 kilometrora lekualdatzeko asmoa iragarri zuenean, bere bailarako enpresa industrial bakarra denaren «ezkutuko itxiera» zela konbentzituta.

Baraualdia aurrera zihoan heinean, erreakzioak eta atxikimenduak ugaritu egin ziren, eta, azkenean, Nicolas Sarkozy eta Dominique de Villepin ministroak eta Jacques Chirac presidenteak berak esku hartu zuten aferan.

Ostiralean bertan, Japoniako enbaxadorea tarteko, sinatu zuten akordio bat enpresaburuekin. Hitzarmenaren arabera, Toyalek Accouseko lantegian garatuko du jarduera osoa, baita proiektu berriak ere. Horren truke, gobernu frantsesak laguntzak emango dizkio.

Kapitalismoa, «izurritea»

UDFko hautetsiak esan du bere ekimena ez dela «etsi-etsian egindako zerbait», baizik eta «kontzientziak astintzeko keinu xume bat». Kapitalismoaren aldeko agertzen da, baina, haren esanetan, «ordainik ezean, izurrite bilakatu da».

Egun erietxean osatzen ari den diputatuaren jokaerak, halere, polemika bizia sortu du. Enpresa pribatuaren askatasunaren kontrako xantaiatzat eta kanpo inbertsioa erakartzeko kaltegarritzat jo dute ekintza. Alain Rousset Akitaniako lehendakariak berak «akatsa» izan dela adierazi du:«Benetako lekualdatzea egiteko asmorik ez zuen enpresa jopuntuan jarri da, eta, gainera, garapen ekonomikoa sustatzeko ekimen publikoaren porrota begi bistan geratu da».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero afirma que aspira a otro consenso político y elogia al PNV
Mundua
Haniyeh afirma que el origen de la violencia en Palestina es la larga ocupación israelí
Euskal Herria
La Guardia Civil detiene a Ibon Meńika
Kirolak
Josune Bereziartu se supera con un 8b+ a vista
Kultura
El Festival de Nuevo Cine Europeo suma novedades en su segunda edición
Euskal Herria
Egibar reitera a la juez su relato de torturas y niega las acusaciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea