GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-04-19
Polizia errugabetuko dute De Menezesen hilketagatik
De Menezesen heriotzarekin lotuta dauden Britainia Handiko poliziakideak errugabetuko dituztela argitaratu du «The Sun» egunkariak, auzia daraman abokatu bat aipatuta. Horren esanetan, Poliziaren jokabidean «akatsak» egon zirela onartu dute, baina ez dute delitu zantzurik antzematen. Tiroa egin zutenek «aginduak bete» baino ez zutela egin diote.

LONDRES

Charles De Menezes gazte brasildarraren hilketagatik ez dutela inor epaituko argitaratu zuen atzo “The Sun” egunkari sentsazionalistak. Auzia lantzen ari den abokatu bat da Britainiako egunkariaren iturria.

Horren berbetan, De Menezesen heriotzarekin zerikusia duten Britainia Handiko hamar poliziakideak auzibidean jartzeko «froga nahikorik» ez dago. «Akatsak egon ziren; baina ez, ordea, deliturik», ondorioztatu zuen abokatuak. Tiroak egin zituzten poliziakideek aginduak bete zituztela eta operazioaren ardura zutenek terrorismoaz susmagarria zela uste zutela argudiatu zuen.

27 urteko gaztea 2005eko uztailaren 22an hil zuten, Londresko Stockwell metro geltokian. Poliziak zortzi tiro eman zizkion bere buruaz beste egin zezakeen «terrorista» bat zelakoan. Bezperan, hilabete hartako bigarren eraso sorta gertatu zen. Scotland Yardeko agintariak gizartean sortutako izuaz baliatu ziren «susmagarriak» tirokatzeko agindua emateko.

Hilketa azaltzeko Poliziaren jatorrizko bertsioa gezurrezkoa zela egiaztatu zuten. Scotland Yardeko buru Ian Blair-ek eta lehen ministro Tony Blairrek berek onartu zuten «akats larria» izan zela. Horrek sortu zuen egonezari aurre egiteko erantzuleak epaituko zituztela agindu zuten. Poliziaren jardunek sortzen dituzten kexuak bideratzen dituen batzordeak (IPCC) hamar poliziakide lotu zituen Menezesen heriotzarekin, baina, dirudienez, irailean plazaratzekoa duten txostenak denak kargugabetuko ditu.

Hala ere, “The Sun”ek dioenez, txostenak antolakuntza akatsak egon zirela agerian uzten badu, Ian Blair-ek dimititzeko egun dauden presioak nabarmen areagotuko dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero afirma que aspira a otro consenso político y elogia al PNV
Mundua
Haniyeh afirma que el origen de la violencia en Palestina es la larga ocupación israelí
Euskal Herria
La Guardia Civil detiene a Ibon Meñika
Kirolak
Josune Bereziartu se supera con un 8b+ a vista
Kultura
El Festival de Nuevo Cine Europeo suma novedades en su segunda edición
Euskal Herria
Egibar reitera a la juez su relato de torturas y niega las acusaciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea