Leiako kide bat sostengatzeko elkarretaratzea epaitegian
BAIONA Leiak, Berdeek eta CADEk (Ingurumenaren Aldeko Elkarteen Kolektiboa) elkarretaratze batera deitu dute Leiako kide bat apirilaren 25ean prokuradorearen aintzinean agertzera deitua izan baita. Elkarretaratzea Baionako Epaitegiaren aintzinean izanen da goizeko hamar eta erdietan, eta, aldi berean, Nafarroa gaindiko bidearen egitasmoa berriz indarra hartzen ari den unean gizartearen gaitzespena erakusteko parada ere izanen da. Leiako Administrazio Kontseiluko kidea Baionako Epaitegian aurkeztu behar ko da joan den azaroan Lasserrek Donapaleun antolatutako bilkura batera herriko jendea sartzen utzi ez zutenean Leiako kideek «2x2 EZ» idatzi zutelako bideko zoruan. Auzapezak salaketa jarri zuen, eta, gendarmeriatik pasatu ondoren, prokuradorea ikusi beharko du.
|