GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-04-19
- Buruz Buruko Txapelketa
Belokik ez du arazorik izango Ruizekin neurtzeko
·Zuntz haustura txiki bat baino ez du eta astebete egingo du geldi

Asier AIESTARAN

DONOSTIA

Ruben Belokik ez du inolako aitzakiarik izango Buruz Buruko Txapelketaren final-laurdenetan Patxi Ruizen aurka jokatzeko. Atzo egindako osasun probek erakutsi dutenez, Burlatako atzelariak zuntz haustura txiki bat baino ez du eskuin izterreko abduktorean eta, beraz, zazpi edo zortzi egun baino ez ditu eman beharko geldirik. Ondoren, entrenamenduak egiten hasteko moduan izango da Asegarcekoa.

Belokik hiru aste ditu hurrengo kanporaketa prestatzeko. Aurreko larunbatean Oier Zearrari 22 eta 12 irabazi ostean, Buruz Burukoak bi asteko geldiune bat izango du. Hamabost egun barru lehen bi finalerdiak jokatuko dira ­Olaizola II/Eugi eta Gonzalez/Leiza­ eta astebete geroago, beste biak ­Beloki/Patxi Ruiz eta Irujo/Peña­. Hain zuzen ere, aste hori ezin hobeto etorriko zaio Belokiri prestaketa erabat osatzeko.

Labriteko partidan, markagailua 13 eta 8koan zela, sakea egiterakoan hartu zuen min Ruben Belokik. Kolpea tiratzerakoan, ziztada bat sentitu zuen atzelariak, eta tantoa amaitu bezain laster aldageletarako bidea hartu zuen. Urrutia sendagileak lotura bat jarri zion pilotariari eskuin izterrean eta, errenka aritu arren, Belokik neurketa hura nahiko osorik amaitu zuen.

Lehen begirada hartan, sendagileak eta pilotariak antzeman zioten haustura bat izan zitekeela minen iturri, eta zuntz haustura hori baieztatu egin da azkenean. Hala ere, hasieran Beloki bera ere nahiko ezkor azaldu zen arren, azkenean final-laurdenak jokatzeko arazorik ez duela izango jakin dugu. Bestalde, Patxi Ruizek ere izan ditu osasun arazo batzuk azkenaldian. Bere parte-hartzea ez da arriskuan egon, baina behar bezala entrenatu ezinik ibili da.

Honebestez, lau aldiz txapeldun izan denak (95, 98, 99 eta 01) 2003. urteko irabazlearen aurka neurtuko ditu indarrak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero afirma que aspira a otro consenso político y elogia al PNV
Mundua
Haniyeh afirma que el origen de la violencia en Palestina es la larga ocupación israelí
Euskal Herria
La Guardia Civil detiene a Ibon Meñika
Kirolak
Josune Bereziartu se supera con un 8b+ a vista
Kultura
El Festival de Nuevo Cine Europeo suma novedades en su segunda edición
Euskal Herria
Egibar reitera a la juez su relato de torturas y niega las acusaciones
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea