GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-04-28
Kitzikazan talde berriak «Gaztetasunak erabiltzen nau» estreinatuko du
Domintxaineko gelan estreinatuko dute «Gaztetasunak erabiltzen nau» apirilaren gaur eta bihar. Euskarazko antzezlan berri horrek Amikuze hartzen du kokalekutzat. Bere burua lan horrekin ezagutzera emango duen Kitzikazan/k taldea 2005eko udaberrian sortu zuten, eta udazkenean hasi zen entsaioak eta antzerki ariketak egiten.

DOMINTXAINE

Euskaraz egindako antzerkiak Amikuzen bere tokia har dezan, 17 eta 24 urte bitarteko hamar gazte bildu dira Kirikatzan/k taldean. Antzerkiaren munduan esperientzia ezberdinak izan dituzten gazte euskaldun horiek bere herrian kultur talde gisa egituratu nahi dute, eta, aldi berean, antzerki talde egonkor bat sortu Amikuzen.

Antzerki lantegi ezberdinetan, Donibane Garaziko lizeoan eta Xalbador kolegioan aritutako gazte horiek lehen aldiz guztia antolatzeaz arduratu dira, eta egitasmo guztiz berri bati hasiera eman diote. Oinarrian antzerkia maitatzea dago, eta horrekin batera, euskarazko animazio bat sortzeko gutizia. Amikuzen euskarazko antzerkirako ohitura handirik ez badago ere, ikusleak badirela ziurtzat jotzen dute bai taldekideek, baita antzezlanaren gidoilari Mattin Irigoienek ere.

Azken urteotan Amikuzeko kantonamenduan euskaraz egin dituzten antzezlanen gidoilari bakarra da Irigoien, eta hark baieztatu du euskara eremu pribatuetan baliatzen duen jendea antzerkiaren inguruan biltzea dela erronka.

Joan den urteko udazkenean hasi ziren taldekideak inprobisazio ariketak egiten, eta handik ateratako ideiekin idatzi du Irigoienek gidoia; geroztik gazteek lau hilabete daramatzate entseatzen. Lanak gaur egungo arketipoak agerian utzi nahi ditu, eta horretarako Amikuzeko eta bereziki Donapaleuko errealitatea baliatu du. Gazte jendearen egunerokotasunarena ispilu ez ezik adin gehiagokoenarena ere bilakatu nahi du antzezlanak. Irigoienen ustez, antzerkiaren xedea zerbait aditzera ematea da eta, aldi berean, ikusleek bere burua agertokian dauden pertsonaietan ikustea.

“Gaztetasunak erabiltzen nau” lana Domintxainen estreinatu eta gero, atsedenaldi bat egingo du taldeak ikasturtea bukatu arte, baina antzezleek obra Euskal Herrian zehar zabaldu nahi dutela adierazi dute. Antzezlana Donapaleun pasatzen bada ere, beste herri askotan ere girotu daitekeela nabarmendu du egileak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Abolir la amnistía para condenar a Otegi
Euskal Herria
Barrenetxea relata que la Guardia Civil le hizo «la bolsa», la golpeó y la desnudó
Mundua
La dirección de ERC propondrá un «voto nulo político» en el referéndum del Estatut
Iritzia
Día de la Seguridad y la Salud en el Trabajo
Kultura
Hijos de balleneros vascos
Euskal Herria
La Audiencia Nacional española condena de nuevo a Arnaldo Otegi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea